Durangon AHTk kaltetuko dituenen aldeko mozioa

Gara» Durangon, 23 lurjaberi eta Udalari kenduko dizkiete lurrak Abiadura Handiko Trena egin ahal izateko, baina Durangoko AHT Gelditu! Ekarlanak adierazitakoaren arabera horiek ez dira kaltetu bakarrak izango. Lur desjabetza-rik izango ez duten herritarren eskubideak errespeta daitezela eta guztiei informazio teknikoa helaraz diezaietela eskatu dute.

Datorren osteguneko udalbatzarrean aurkeztuko du AHT Gelditu! Elkarlanak mozioa. Abiadura Handiko Tenak erasanda, zor egoeran edota kaltetuta geratu diren eta geratuko diren lur-jabe oro identifika ditzala eskatu dio elkarte horrek Udalari, eta horrekin batera, mozioa onartu eta datozen hamabost egunetan jakinarazi diezaiela Udalak lurdun horiei guztiei zein eragin izango duen AHTk beren lurretan; alegia, bakoitzari jakinarazi eta azaldu diezaiola zer eskubide galduko dituen bere lurretan.

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak mozioa onartu eta datozen hiru asteetan, Udalari batzarra egin dezala eskatu dio; eta kaltetuekin banan-banan bildu, eta informazio teknikoa helaraz diezaiola bakoitzari, ez soilik lurrak galduko dituztenei. Gainera, batzar horretara kaltetu bakoitzak aholkulari gisa konfiantzazko norbait eraman ahal izatea eskatu dute.

Elkarlanak aurreratutako mozioaren idazkian 2007ko abuztuaren 8ko Estatu espainoleko Aldizkari Ofizialean argitaratutako desjabetzen txostena aipatzen da. Horren arabera, Durangon AHT egiteko 23 lur-jaberi eta Udalari berari kenduko omen dizkiete lurrak. «Horiek guztiek kalte-ordainak jasoko dituzte desjabetzearen truke», baina lur desjabetzarik izan ez duten gainontzeko lur-jabe kaltetuek ez dutela ezer jasoko ere adierazi du Elkarlanak.

Hori da hain zuzen AHT Gelditu! Elkarlanaren helburua, lur-jabe horiek nortzuk diren jakin nahi du. «Gaur egun, jakin ere ez dakigu nortzuk diren lur-jabe horiek, eta seguru asko, beraiek ere ez dute jakingo AHT egiteak beren lurretan eragina izango duela eta horrekin hainbat eskubide galduko dituztela», esan dute mozioaren idazkian.

Abiadura Handiko Trenaren lanak laster has daitezke Durango eta Abadiño arteko tartean, eta lan horiek kaltetuko dituzten lur-jabeez arduratuta, Udalari eskari zehatza egin dio Elkarlanak.

Abiadura Handiko Trena eraikitzeko hainbat eta hainbat lur desjabetuko dituzte Euskal Herri osoan, «lur barik geratuko diren lur-jabeei ordaindu egingo zaizkie lurrak jasango duten kaltearen truke. Hala eta guztiz ere, desjabetutakoak ez dira izango lur-jabe kaltetu bakarrak, izan ere, trenbidearen inguruko lurdunek ere kalteak jasango dituzte eta beren lurren gaineko eskubideak galdu egingo dituzte», gogorarazi du Elkarlanak etzi aurkeztuko duen mozioan.

 

identifikatu

Ez lurrak galduko dituztenak bakarrik, AHTk kaltetuko dituen lur-jabe guztiak identifika ditzatela eskatu du AHT Gelditu! Elkarlanak.

This entry was posted on Asteartea, apirila 1st, 2008 at 12:28 am and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Desjabetzeak, Hemeroteka. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.