Helegiteen bidea bukatu gabe obrei ekitea «legez kanpokoa» dela dio AHT Gelditu!-k
berria «Markatze eta zundaketa lanak egiten urteak daramatzate, eta orain hasi al dira obrak?». Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek guztiz gezurtatu dute Ordizia eta Itsasondo artean AHT Abiadura Handiko Trena egiteko lanak martxan direla. Asteazkenean Eusko Jaurlaritzak obren hasiera iragarri bazuen ere, Elkarlaneko ordezkarien arabera, bertan abian jarri dituztenak obren atariko lanak dira, zundaketa eta markatze lanak. Besterik ez. Obrak ez dituzte hasi; eta ezin dituzte hasi, gainera. «Lanak hasiko balituzte, legez kanpokoak lirateke guztiz; izan ere, nahitaezko desjabetzei helegiteak aurkezteko epea irekita dago», ohartarazi dute. Urrats administratibo hori, bai Jaurlaritzak eta bai Ordiziako Udalak ezkutatu egin dutela salatu dute, ilun jokatu dutela alor horretan. «Informazio hori isilik gorde eta gezurretan ibili dira».
Prentsaren aurrean agerraldia egin zuten atzo Elkarlaneko kideek Ordiziako Malkasko auzoan. Makinak lanean hasi diren lekutik metro batzuetara jarri zuten ordua, bertara hurbildu ezinik. «Segurtasuna jarri dute». Azalpenak, Elkarlaneko kide Jone Etxeberriak eta Idoia Baztarrikak eman zituzten. Aste honetan Eusko Jaurlaritzak publiko egindako albistea «urduritasunaren» seinale dela uste dute biek. Zuzena ez den informazio dezente atzeman dute bertan. Albiste horretan, esaterako, Jaurlaritzako iturriek esan zuten, «ia jabe guztiekin» jarri direla ados desjabetzeen inguruan, baina horretan ere gezurretan aritzea egozten diete Elkarlaneko ordezkariek. «Sinetsarazi nahi digute lurjabe guztiak ados daudela, baina ez da egia», salatu zuen Jone Etxeberriak. Zenbait lurjabek, oraindik abisua gutun bidez baino ez dutela jaso azaldu zuen.
HELEGITEAK BILTZEKO SAIOA. Nahitaezko desjabetzeei helegiteak aurkezteko prozedura zabalik dagoenez, horren aldeko deia egin dute herritarren artean. Goierri osoan hainbat tokitan eskura jarri dituzte horretarako agiriak, eta aurkezteko epea apirilaren 14an bukatzen denez, 13an batuko dituzte guztiak. Bide batez, Arrazua/Ubarrundia-Gasteiz tarterako helegiteak aurkezteko epea hilaren 10era arte ere zabalik dagoenez, helegite horiek ere izenpetzeko deia egin diete herritarrei; horiek hilaren 8an jasoko dituzte.
AHT «pausoz pauso» geratzen ari direla uste dute Elkarlaneko kideek, eta bide horretan aurrera egin daitekeela oraindik ere. «Urte asko dira AHT mahai gainean dagoela, urtea da obrak Araban hasi zirela, gure esku dago beste hainbeste izaten jarraitzea behin betiko alde batera uztera iritsi arte», ekarri nahi izan dute gogora. Horregatik, «makroproiektu» honen «abiadura moteltzen» jarraituko dutela esan dute.
This entry was posted on Igandea, apirila 6th, 2008 at 12:37 am and is filed under Albiste nagusiak, Desjabetzeak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.