Herri mobilizazioak bertan behera utzi ditu AHTren behartutako desjabetzak Eskoriatzan

Herri mobilizazioak eten egin du Espainiako Sustapen Ministerioak agindutako lurrak okupatzeko akten altxamendua.

AHT Gelditu! Elkarlanaren oharra:

AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, 150 lagun elkartu dira gaur goizean Eskoriatzako Udaletxean “Euskal Y”-aren nahitaezko desjabetzapenak arbuiatzeko egindako mobilizazioan. Udaletxe barrua eta kanpo aldea jendez gainezka zegoen goizeko 9tarako. Geroago, Espainiako Sustapen Ministeritzako ordezkariak Ertzainek lagunduta iritsi direnean, Udaletxeko atea jo dute jendearen AHTren aurkako protesta eta oihuen artean. Aldarrikapenaren indarraren aurrean, akten altxamendua bertan behera uztea erabaki dute.

Eskoriatza akten altxamendua Eskoriatza akten altxamendua2

Horrekin batera, atzo arratsaldetik itxialdia egin dute Eskoriatzako Udal aretoan 40 lagunek. Kalean informazioa zabaldu zen eta herriko plazan proiektu honen aurkako aldarrikapenak zituzten pankartak jarri ziren. Hortan hari ziren 5 lagun Ertzaintzak identifikatu eta faltak egotzita, auzipetu egin dituzte. Datorren astelehenean goizeko 10:15tan epaituak izango dira Bergaran.

Protestarekin bat egin dute paroa konbokatuz Eskoriatzako HUEZI fakultatean eta ikasle ugari bildu dira kontzentraziora.

AHT Gelditu! Elkarlanari oso garrantzia handikoa iruditzen zaigu gaur lortutakoa, erakutsi baita posible dela herritarren mobilizazioaz eta desobedientzia zibilaz proiektu inposatzaileen aurrean planto egin eta hauek geldiaraztea.

Gaur egindako aurrera pausoa ikusita, maiatzaren 6, 7, 8 eta 13an Aramaion Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariak lurrak okupatzeko bertaratuko direla eta, AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak deituko ditu Arabako herri honetan ere. Aipagarria da herri honek proiektu honekiko duen aurkako jarrera; eta AHTren inguruko inkesta egiteagatik bertako alkatea auzitara eraman du Espainiako Gobernu Ordezkari Paulino Luesmak. Gogor salatzen dugu Espainiar Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak proiektu txikitzaile honen aurka hartutako jarrera bortitza.

Bukatzeko, gaur, Eskoriatzan, arratsaldeko 7tan herriko plazatik abiatuko den manifestaziora ahalik eta jende gehien biltzeko deia egiten dugu.

+ Info:

El movimiento popular contra el TAV cierra las puertas al proyecto (Gara)

Herritarrek bertan behera utziarazi dute AHTko akten sinadura Eskoriatzan (Berria)

Suspenden el levantamiento de actas de expropiación en Eskoriatza (Eitb24.com)

Desjabetzeen akten altxatzea bertan behera geratu da Eskoriatzan (Gara)

“Saihestezina” saihesteko bidean (Gara)

Desjabetze akten altxatzea bertan behera geratu da Eskoriatzan, herritarren mobilizazioaren ondorioz (Berria)

La protesta de un grupo de 150 opositores al TAV obliga a suspender un levantamiento de actas en Eskoriatza (Europa Press)

This entry was posted on Asteartea, apirila 15th, 2008 at 12:22 pm and is filed under Albiste nagusiak, Desjabetzeak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.