Legorreta eta Itsasondoko alkateak ez dira akten altxamenduak sinatzera agertu

gaztesarea Udaletako ordezkariek adierazi dutenez, behin eta berriz jakinarazi diote Espainiako Sustapen Ministerioari eta Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzari, Udalak azpiegitura honen aurka egoteko arrazoi asko izateaz gain, desjabetzak aurrera eramateko erabili duten prozesua ez dela garbia izan.

 www.blogak.com/goierrikoahtez

Bertan behera geratu da AHTren desjabetzeen akten altxatzea Itsasondon eta Legorretan [2008-09-11]
Itsasondo eta Legorretako “desjabetza” eguneko irudiak ikusgai dira

Goierriko AHT Gelditu Elkarlanaren oharra:

Jakin berri dugunez, Itsasondoko eta Legorretako alkateak ez dira, gaur, hilak 25, Donostian dagoen Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzara joan, AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamenduak sinatzera. Udaletako ordezkariek adierazi dutenez, behin eta berriz jakinarazi diote Espainiako Sustapen Ministerioari eta Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzari, Udalak azpiegitura honen aurka egoteko arrazoi asko izateaz gain (Itsasondon herri-kontsultak ezezko borobila eman zion AHTri), desjabetzak aurrera eramateko erabili duten prozesua ez dela garbia izan: lurjabeei beren oinarrizko eskubideak zeintzuk diren ez dizkiete esplikatu, eta eskubide horien artean dagoela, akten altxamendua beren lurretan egin eta bertan, kanpoko tenikarien balorazioa izateko eskubidea. Gainera, lurjabe batzuek presioak salatu dituzte. Udal ordezkari gisa beren herrietako herritarrak diren lurjabeen oinarrizko eskubideak bermatzea dutela helburu adierazi dute.

Zati honetako lurjabe batek gutxienez akten altxamendua bere lurretan egitea eskatu du. Duela bi aste Itsasondon eta Legorretan sinatzekoak ziren akten altxamendurako deialdian, aukera hori aitortu bazioten ere, gaur goizean Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzara deituta zegoen lurjabea. Horren aurrean, berriz ere eskutitz baten bidez, lurjabeak gogorarazi die desjabetu nahi dizkioten lurrak kentzeko, prozesua behar den bezala eta bere eskubideak urratu gabe egin beharko dutela. Hori adierazita, lurjabe hori ere ez da akten altxamendura joan Donostiara.

This entry was posted on Osteguna, iraila 25th, 2008 at 8:07 pm and is filed under Albiste nagusiak, Desjabetzeak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    2. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    3. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    4. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    5. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    6. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    7. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    8. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    9. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    10. Alde bakarreko eztabaida

  1. BILAKETA