Udaletxea itxia dela, AHTa egiteko desjabetzeak sinatu dituzte Lemoan
Lurrak desjabetzeko prozeduran akats larriak egin dituztela salatu dute Atxondoko Udalak eta AHT Gelditu!-kAHT abiadura handiko trena egiteko lurrak desjabetzeko saioa egin zuten atzo Lemoan (Bizkaia). Hogei bat pertsonak kontzentrazioa egin zuten udaletxe aurrean, trenaren proiektua gelditzeko eskatzeko. Bilkurak iraun bitartean, udaletxeko atea itxita izan zutela salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Haren arabera, herriko etxeko ateak itxita izateak erakusten du AHTaren inguruko kontuak «isilpean» egin nahi dituztela agintariek.
Galdakaon, herenegun egin zuten AHTa eraikitzeko lurrak desjabetzeko saioa. AHT Gelditu! Elkarlanak eta Arratia Bizirik taldeak deituta, kontzentrazioa egin zuten udaletxean, eta Ertzaintzak zazpi lagun kanporatu zituen. Gaur, Bedian sinatuko dituzte desjabetze aktak, eta bi taldeek elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak. 15:45ean bilduko dira, udaletxe aurrean.
Galdakao-Lemoa zatiari dagozkio hiru egunotan desajabetzen ari diren lurretan egingo dituzten lanak. Orain bi urte baino gehiagotik emanak daude lanak enpresei, baina ezin izan dute lur mugimendurik hasi, lurrak ez zeudelako oraindik Espainiako Sustapen Ministerioaren esku. Behin lurrak haren esku direnean, lanetan hasteko moduan izango dira enpresak.
Protestak Atxondon
Atxondoko Udalak eta herriko AHT Gelditu! Elkarlanak eskatu dute herrian egitekoak dituzten desjabetzeak bertan behera uzteko, prozeduran «akats larriak» egin dituztela argudiatuta. Batetik, kaltetuek egindako alegazioei ez erantzutea kritikatu dute. Bestetik, okupazio aurreko akta deitzeko zitazioa garaiz jakinarazi eta publikatu ez izana egotzi diote Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzari.
Atxondoko lurrei dagozkien aktak ez ezik, AHTaren proiektu osoa bertan behera uzteko eskatu dute Atxondoko Udalak eta AHT Gelditu! Elkarlanak. «Behin eta berriz eskatu dugu gizartearentzako onuragarria ez den proiektu hau betan behera utzi behar dela». Haien ustez, «gizartearen zati handi bat» azaldu da AHTa egitearen aurka, eta ezinbestekoa da trenbide sare berriaren inguruan eztabaida egitea.
This entry was posted on Thursday, July 9th, 2009 at 12:10 am and is filed under Albiste nagusiak, Desjabetzeak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.