Bertan behera geratu da Atxondon AHTren desjabetzeen akten altxatzea

gara Bertan behera geratu da gaur goizean Atxondoko Udaletxean sinatzekoa zen Abiadura Handiko Trenaren desjabetzeen aurretiazko akten altxatzea. “Gaurkoak erakusten du herritarrek eta, bereziki, Udalek zeresan eta zeregin handia daukatela AHTaren aurrean”, ziurtatu dute gaurkoan Atxondon.“Atxondoko Udalak eta AHT Gelditu! Elkarlanak egindako salaketa eta alegazioetan azaltzen zen moduan, prozeduran formazko akatsak egon dira”, salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Boletinean desjabetzeetarako deialdia argitaratu zenetik behar zen epea ez dela bete esan dute eta horren aurka egin ziren alegazioei ere ez ez zaiela erantzun. Are gehiago, desjabetzeetan aurrera egiteko deialdia alegazioak egiteko epea amaitu aurretik egin zela salatu du AHT Geldituk.
 
159 herritarrek, hainbat lur-jabek eta Atxondoko Udalak berak egin zituzten alegazioak.
 
ADIFek eta Gobernu espainolaren ordezkaritzak onartu egin dituzte hutsegiteak eta, ondorioz, gaur egitekoak ziren akten altxatzeak bertan behera utzi dituzte.
 
“Gaurkoak erakusten du herritarrek eta, bereziki, Udalek zeresan eta zeregin handia daukatela AHTaren aurrean”, adierazi du AHT Geldituk eta Atxondoko Udalak egin duen moduan, bidean dauden herri guztietako herritar, talde eta arduradun politikoei deia luzatu diete “gure lurren aurkako eraso bortitz honen aurrean zorrotzak izan daitezen trena egitera datozenei formazko eta edukizko betebeharrak goitik behera bete ditzaten eskatzerakoan”.

This entry was posted on Ostirala, uztaila 10th, 2009 at 22:27 and is filed under Albiste nagusiak, Desjabetzeak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan
    2. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    3. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    4. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    5. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    6. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    7. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    8. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    9. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    10. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA