Prentsaurrekoa eman dute Itsasondo eta Legorretako Udaletako ordezkariek eta lurjabe kaltetuek

Gaur goizean prentsaurrekoa eman dute Itsasondo eta Legorretako udal-ordezkariek eta Itsasondoko lurretan kaltetua den lurjabeak. Hemen duzue Udalek irakurritako testua.

Bestalde, hemen duzue lurjabeak adierazitakoen laburpena:

  • Pasa den ostiralean, irailak 25, markak jartzen hasi ziren Zubin errekaren ondoko Itsasondoko lurretan. Lurjabeek, akten altxamendua egin zenean aurkeztu zituzten alegazioei erantzuteko modu bat izan zitekeela pentsatu zuten, baina bat batean zuhaitzak mozten hasi zirela konturatu ziren. Hara joan eta zertan ari ziren galdetu ondoren, horretarako baimena zuten galdetu zieten. Erantzunik eman gabe, guarda juratuak Ertzaintzari deitu zion. Horiek etortzen ez zirela eta, lurjabeak beren lanetara bueltatu ziren inguruko lurretan. Ertzainak etorri zirenean, hitzik egiten ere ez zieten utzi, mehatxuka hasi baitzitzaizkien lurjabeei: “Lanak egiten uzten ez badiezue, atxilotuta eramango zaituztegu” eta gisakoak esanez.
  • Lurjabea, zur eta lur, geratu zen. Akten altxamendua aspaldi egin bazuten ere, lurjabearen abokatu eta perituak zenbait akats aurkitu zituzten mapa eta paperetan, eta hori dela eta, zegokion alegazioa sartu zuten. Alegazioari erantzunik eman gabe eta administrazio-prozesuak adierazten duen bezala, diru-ordainketarik egin gabe hasi baitziren zuhaitzak botatzen. Lurjabearen hitzetan, legeak zalantzan jartzeko modukoak badira ere, batez ere, lurjabeen indefentsioagatik, AHTren lanak hasteko, horiek ere ez dituzte betetzen. Ez dira lurjabearekin harremanetan jarri lurren inguruko ezadostasunak argitzeko eta lanak hasteko beharrezkoa den diru-ordainketa ere ez dute egin. Gainera, langileen buru gisa diarduenak, inongo paperik erakutsi beharrik ez zuela adieraziz, lurjabeari berari behin eta berriz hitzez adierazi dio lur horiek duela urte eta erdi espropiatu zirela eta ordainketa egin diotela. GEZURRA DA LUR HORIEK DUELA URTE ETA ERDI ESPROPIATU ZITUZTENIK ETA GEZURRA DA DIRU-ORDAINKETA EGIN DIOTENIK.

Halaber, lurjabeak hainbat eskaera eta gonbidapen egin ditu:

  • Poliziari eskaera: mehatxuak eta xantaia ez erabiltzeko herritarren aurka. Are gutxiago, herritarrei lagundu nahi izatearen aitzakia erabiliz, indarra herritarren sektore zehatz batekiko erabiltzea (kasu honetan, oraindik espropiatu gabe dauden bere lurretan dauden langileei paperak eta baimenak eskatzen ari zaizkien lurjabearekiko).
  • Administrazioari eskaera: zentzuz eta inteligentziaz jokatzeko. Lurjabeak bere eskubideak besterik ez dituela betearazi nahi, lurren inguruan dituzten ezadostasunen gainean hitz egiteko beti prest egon dela eta langileak legearen aurretik martxan jarri aurretik, lurjabeari zor dion errespetuagatik eta legeagatik behintzat, alegazioari erantzun eta jakinarazi beharko lioketela.
  • Kazetariei gonbidapena: azpiegitura erraldoi honen inguruan gertatzen diren zapalketa horien guztien berri, hau da, errealitatearen berri eman dezatela.
  • Intelektualei (irakasle, mediku, tertuliano, etab.) gonbidapena: ez dezatela gai honen inguruan ez ikusiarena egin, eta argi eta zabal hitz egin dezatela.
  • Herritarrei gonbidapena: LURRA, URA eta AIREA, hau da, gizakion ezinbesteko osagai direnen inguruan pentsatzeko, egunean gutxienez 5 minutuz har ditzatela.

Azkenik, modu naturalean beren aurkakotasuna adierazten duten pertsonei ZORIONAK eman dizkie lurjabeak.

GOGORATU MOBILIZAZIOAK:

  • Gaur, asteazkena, irailak 30, 19:00etan, Kontzentrazioa Legorretako plazan eta martxa zaratatsua Berostegira.
  • Urriak 1, osteguna, 10:30ean, Manifestazioa Beasaingo Udaletxetik abiatuta.
  • Urriak 1, osteguna, 19:00etan, TAV, las razones del no liburuaren aurkezpena Josu Larrinaga EHUko irakaslearen eskutik, Beasaingo Udaletxean.
  • Urriak 3, larunbata, 17:00etan, Manifestazioa Ordiziako plazatik Berostegira.


http://www.blogak.com/goierrikoahtez
AHTren aurkako borrokan zure eguneroko dosia.

Prentsaurrekoa udalak_090930.pdf Prentsaurrekoa udalak_090930.pdf
27 K Vista Descargar

This entry was posted on Asteazkena, iraila 30th, 2009 at 22:16 and is filed under Desjabetzeak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Prentsa oharra: UPN, Nafarroaren “salbatzailea”
    2. Behar ez dugunetik murriztu dezatela!
    3. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    4. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    5. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    6. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    7. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
    8. Nafarroako Kontuen Ganbera: “AHTren diseinua zaharkitua dago eta indefinizioz betea”
    9. AHT: Euskal politikaren giltzarria (prentsa oharra)
    10. Gastu militarra eta AHTren inuzentekeriak gizarte eskubideak murriztu eta larrugorritan uzten gaitu
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA