Bergara aldean AHTaren bidea aldatzeko era aztertuko du Jaurlaritzak / Lakua estudia cambiar el trazado del TAV a su paso por Bergara

/ /Gara/DV. (Abajo en castellano) Azterketa egiteko eskatu du Eusko Jaurlaritzak. Bergara aldean (Gipuzkoa), AHT abiadura handiko trenaren ibilbidea aldatzeko modurik dagoen jakin nahi du. «Gaur egungo ibilbidean nolabaiteko aldaketak sartzeko eta, aldi berean, Euskal Y-aren lanak ez atzeratzeko egon daitezkeen aukerak argitzeko xedez» eskatu du txostena Jaurlaritzak. Bergara-Bergara (Gipuzkoa) zatiari eta Arrasate-Elorrio-Bergara loturari eragiten dio ikerketak.

AHTaren lanengatik kaltetutako Bergarako herritarren Lamiategi elkartearekin bildu zen herenegun Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburuordea, Ernesto Gasco. Bergaran AHTrako pentsatutako bidearen «aldaketa orokorra» egiteko eskatu zuen Lamiategi elkarteak. AHTak ingurumenari kalte gutxiago egiteko, eta Bergarako paisaian hobeto integratzeko neurriak ere eskatu zituen. Jaurlaritzak, «ahal den neurrian, eragina gutxitzeko zuzenketa neurriak» hartuko dituela adierazi du Gascok, baina «egungo ibilbidearekin aurrera jarraitzeko asmo sendoa» duela ere azaldu du.

Iazko egitasmoari eusteko

EAJ Eusko Alderdi Jeltzalearen eskaeraren ondotik etorri da Jaurlaritzaren erabakia. Espainiako Sustapen Ministerioak Arrasate, Elorrio eta Bergara arteko AHTaren bideari buruz hartu duen azken erabakiak lau baserriri kalte egingo diela adierazi du EAJko parlamentari Maribel Vaquerok. Eduegi, Loidi, Loidi Etxeberri eta Askasibar baserriak dira ibilbideagatik kalteak izan ditzaketenak. Eduegi, bestalde, monumentu eta kultur ondare izendatutako etxea da. Bergara aldeko lurrak desjabetzeko txostenak gelditzeko eskatu die EAJk Jaurlaritzari eta Sustapen Ministerioari. Vaquerok adierazi duenez, iazko urte hasieran Jaurlaritzak Arrasate eta Bergara arteko AHTaren bidean hainbat zuzenketa egin zituen, lau baserriak babesteko. Sustapen Ministerioak, zuzenketa haiek aintzat hartu ez eta AHTarentzat eskualde hartan egin zen lehen ibilbidea erabaki duelako kexatu da EAJ.

Representantes de Lamiategi Elkartea, la asociación de afectados por las obras del TAV en Bergara, se reunieron el jueves con el viceconsejero de Transportes del Gobierno Vasco, Ernesto Gasco, para transmitirle su rechazo a la modificación del trazado del tramo Nudo Ferroviario Mondragon-Elorrio-Bergara, por las «importantes afecciones» que supone en el valle de Angiozar y en los caseríos de la zona. Los afectados prefieren que se retome el primer trazado proyectado, modificado por las alegaciones del Ayuntamiento, al no ajustarse al Plan Territorial Sectorial.
Gasco trasmitió a los representantes de Lamiategi la «firme decisión del Gobierno Vasco de avanzar con el actual trazado de la ‘Y’ vasca a su paso por Bergara, heredado del Gobierno anterior, ya que si se planteara abandonar el trazado, se pondría en riesgo la actual seguridad jurídica de la totalidad de la infraestructura». No obstante, el viceconsejero se comprometió y encargó un informe jurídico «urgente» para «esclarecer de forma definitiva las posibilidades de cambios».

Transportes se plantea variar un tramo del AVE ya proyectado en Bergara, según El País.

This entry was posted on Larunbata, urria 24th, 2009 at 12:57 and is filed under Albiste nagusiak, Desjabetzeak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
    2. AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
    3. AHTren desjabetzeen aurkako elkarretaratzea Erriberrin
    4. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    5. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    6. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    7. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    8. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    9. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    10. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA