AHT iruñera lau urte barru iritsiko dela iragarri du Nafarroako Gobernuak

Berria» Castejon eta hiriburuaren arteko zatiaren aurrekontua 560 milioi eurokoa izango da.

Abiadura Handiko Trena (AHT) 2012an iritsiko da Iruñera, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak aurreikusitako epeak betetzen baldin badira behintzat. Bi aldeen arteko hitzarmena herenegun aurkeztu zuen Miguel Sanzek zuzentzen duen gobernuak, eta Alvaro Miranda presidenteordeak «historikotzat» jo zuen akordioa.

Emandako datuen arabera, Castejon eta hiriburuaren arteko zatia 560 milioi euro kostako da, eta Nafarroako Gobernua izango da proiektua erredaktatu eta lan guztiak, Iruñeko geltoki berria barne, egingo dituena. Aurrekontua hitzarmen ekonomikoaren bitartez ordainduko da. Hau da, Nafarroak urtero Espainiako Estatuari ordaintzen dion dirutzatik deskontatuko da.

Proiektua, berez, Zaragoza (Aragoi, Espainia) eta Iruñea arteko zatia da. Lehen zatia, Zaragoza eta Castejonen artekoa, Espainiako Gobernuak egingo du. Bigarren zatia, Erriberako herriaren eta hiriburuaren artekoa, Nafarroako Gobernuak. Hitzarmenaren arabera, bi zatiak batera hasi eta bukatuko dira. Madril eta Iruñea arteko lotura, beraz, lau urte barru prest egotea espero dute agintariek.

PROIEKTU ESTRATEGIKOA, SANZENTZAT. AHTren proiektua estrategikotzat jo izan du Miguel Sanzen gobernuak, eta Espainiako Gobernuarekiko liskar iturri etengabekoa izan da. UPNk beti azaldu du publikoki Nafarroa «baztertuta» zegoela azpiegitura honen aurreikuspen eta proiektuetan. Joan den hauteskunde kanpaina aurretik proiektua bere kabuz eta osorik egiteko mehatxua ere egin zuen Miguel Sanzek.

Joan den urrian, baina, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuarekin Madrilen egindako bileraren ondoren, arazo guztiak gaindituta zeudela adierazi zuen Nafarroako presidenteak. AHTren proiektua azpimarratu zuen Sanzek.

Hitzarmenaren xehetasunak emateko emandako prentsaurrean, Mirandak esker ona azaldu zion Rodriguez Zapateroren gobernuari, eta PSN alderdiari. Atzo bertan, Carlos Chivite PSNko idazkari nagusiak bere alderdiaren protagonismoa nabarmendu nahi izan zuen, eta AHTren hitzarmena UPNk berriro gobernatzeko akordioaren oinarrietako bat izan zela gogoratu zuen.

Hitzarmenak ez du zehazten Gipuzkoarekin egin beharreko lotura non izango den, ezta Iruñetik muga arterainoko zatiaren nondik norakoak ere. Alvaro Miranda presidenteordeak gogoratu zuen uda baino lehenago bukatuta nahi dituztela zati horien aurreproiektuak, alternatiben arteko erabakia barne.

+ INFO:

Luz verde para unir Pamplona y Zaragoza por TAV, con 1.030 millones de coste (Diario de navarra)

El tramo del TAV entre Iruñea y Zaragoza tendrá un coste superior a mil millones de euros (Gara)

This entry was posted on Asteazkena, urtarrila 2nd, 2008 at 10:46 am and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera, Hemeroteka. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ciclo de charlas: Desmontando el mito del desarrollo sostenible
    2. 15 Mayo: concentración en apoyo a los tartalaris
    3. AHT Gelditu organiza una movilización nacional y cadena humana en Hernani el 2 de Junio
    4. Zornotza: siguen los juicios a la oposición al TAV
    5. Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila
    6. Renfe se ha gastado 1.400 millones de euros en trenes de alta velocidad innecesarios
    7. Geltokiak, abiatu ezinik
    8. La Tarta del TAV y el Gasto Militar para necesidades sociales
    9. Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi
    10. Madrid y Gasteiz aprueban el estudio informativo previo al soterramiento del TAV

  1. BILAKETA