Eusko Jaurlaritzaren beste gezur bat: ez dituzte Ordizia-Itsasondon obrak hasi
Gaur goizean Eusko Jaurlaritzak komunikabide guztietara bidali duen ohar baten izenburuak Euskal Yaren obrak hasi dituztela zioen, ondoren tramite administratibo soil bat egin dutela esateko.
Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzak ez dagoen lekutik albistea egin nahi izan du. Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatu du herritarrak engainatzeko Eusko Jaurlaritzak duen ohitura. Gainera, komunikabideek, inongo kontrasterik gabe, bere egiten dute albistea eta herritarrei makinak sartu dituztenaren irudia eskaintzen diete. Atzo burutu zuten tramite administratiboa, zuinketa-aktak sinatzearena, beste tramite bat gehiago baino ez da eta oraindik obrak hasi baino lehen beste zenbait tramite burutu behar dituzte Ordizia-Itsasondo tramoan; horien artean, desjabetzen informazio publikoan zehar kaltetuek eta herritarrek aurkeztutako helegiteak aztertu eta erantzutea eta desjabetzeak gauzatzea.
Guztiarekin, iragarpen berri honek agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak AHTren aferan darabilen nagusikeria eta egite kontsumatuen politika. Eusko Jaurlaritza AHT egitasmoa kosta ahala kosta inposatu nahian dabil eta dagoeneko formak ere ez ditu zaintzen. Nola da posible eraikuntza lanak hasitzat jo izana oraindik orain desjabetzeen aurreko helegiteak erantzuteke direnean? Desjabetze akten altxamendua eman ez denean? Lursailen desjabetzea prozesua amaitu ez denean? Jarrera horrek garbi uzten du, Eusko jaurlaritzarentzat, legeak herritarren esku hartzerako aurreikusitako aukera urriak ere tramite bat baino ez direla, tramite gogaikarri bat izan ere.
Eusko Jaurlaritzak hobe egingo luke, herritarrak manipulatzeko eta AHT egitasmoa inposatzeko agertzen duen grina, AHT-ri buruzko informazio objektiboa zabaltzeko eta AHT-ren inguruko herri eztabaida zabala bultzatzeko baliatuko balu. Hori da, izan ere, gehiengo sozial eta sindikalak aldarrikatzen duena.
Info:
Gipuzkoan gaur hasi dituzte AHTren lanak, Ordizia eta Itsasondo artean, Eusko Jaurlaritzak dioenez (Berria)
Lakua anuncia el inicio formal de las obras del TAV en Gipuzkoa (Gara)
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak Eusko Jaurlaritzaren azken “gezurrak” salatu ditu (Gaztesarea)
El Gobierno Vasco inicia la “Y” en Guipúzcoa (El Correo)
La “Y” vasca llega a Gipuzkoa con el inicio de las obras del tramo Ordizia-Itsasondo (DV)
Iniciadas las obras del TAV en Gipuzkoa (Izaronews)
Ordizia-Itsasondon obrak hasi direla gezurtatu du AHT Geldituk (gara)
Lakua da por iniciadas las obras de la ‘Y’ vasca en Gipuzkoa en el tramo Ordizia-Itsasondo (DNG)
This entry was posted on Asteazkena, apirila 2nd, 2008 at 2:06 pm and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera, Hemeroteka. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.