Madrilek dio adostuta daudela Nafarroako AHTren ezaugarri teknikoak

berria.info Madrilek dio adostuta daudela Nafarroako AHTren ezaugarri teknikoak

Iruñea eta Zaragoza (Espainia) lotuko dituen abiadura handiko trenaren (AHT) zatiaren xehetasun teknikoak hitzartu dituzte Espainiako Gobernuak eta Nafarroakoak. Hala adierazi zuen atzo Magdalena Alvarezek, Espainiako Sustapen ministroak. Baina gaineratu zuen proiektua ez dela bukatuko finantzaketaren inguruan adostasuna lortu arte. «Adostasun hori lortzeko borondatea eta interesa dago», adierazi zuen Alvarezek.

Francisco Javier Tuñon senatari autonomikoaren galderei erantzunez, Alvarezek azaldu zuen, erabakita dagoela, halaber, nor arduratuko den proiektua erredaktatzeaz eta hori gauzatzeko lanez. Zaragoza eta Castejon (Nafarroa) arteko zatiaren kudeaketa Espainiako Gobernuaren esku geratuko da; Castejon eta Iruñea lotuko dituen tarteaz, haatik, Nafarroako Gobernua arduratuko da.

Nafarroako korridorea eta Euskal Y-a lotuko dituen konexioaren inguruan ez da hasi lanean Espainiako Gobernua. «Horrek Estatuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko akordioa eskatzen du, eta funtzionaltasun azterketaren zain gaude».

Finantzaketa eztabaidagai

2012. urterako AHTa Iruñera iritsiko zela iragarri zuen urtarrilean Nafarroako Gobernuak, eta Iruñea eta Castejon arteko zatiak 560 milioi euroko aurrekontua izango zuela. Aurrekontu hori hitzarmen ekonomikoaren bitartez ordainduko zela esan zuten; hau da, Nafarroak urtero Espainiako Estatuari ordaintzen dion dirutzatik deskontatuta. Hala jasotzen zen, behintzat, Espainiako Gobernuarekin hitzartutako akordioan.

Duela gutxi, ordea, Sustapen Ministerioak proiektua «etenda» zuela adierazi zuen Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Mirandak. Proiektuaren finantzaketa izan da eztabaidagai nagusia, Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak ez baitute oraindik horren inguruko akordioa lortu. Horri buruz galdetuta, Alvarezek esan du gai hori ez dagoela bere ministerioak dituen eskumenen artean, eta ez duela argibiderik emango.

This entry was posted on Osteguna, ekaina 26th, 2008 at 12:09 am and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.