‘Euskal Y’-ak 210 milioi euro jasoko ditu 2009an Espainiako aurrekontuetatik

berria Espainiako aurrekontuetatik, datorren urtean, Euskal Y-ak 210 milioi euro jasoko dituela ziurtatu du Espainiako Sustapen ministro Magdalena Alvarezek. 2009. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorretan diru kopuru hori ezarri du PSOEk abiadura handiko trenaren lanekin jarraitzeko. Orain arte, Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioak Euskal Y-aren 13 zatitako lanak eskaini ditu, Alvarezek jakinarazi duenez. Zati horietako lanentzat 750 milioi euro jarri ditu Gobernuak. Aurrekontuak onartuta ere, egitasmoa gauzatzeko behar diren 4.200 milioi eurotik laurdena ere ez du bideratu oraindik Espainiako Gobernuak.

PPko diputatu Alfonso Alonsoren galderei erantzun zien Alvarezek, atzo, Espainiako Kongresuan. Alonsok AHTren lanak aurreratzeko neurriengatik galdetu zion Alvarezi. Gobernuan zenean PPk abian jarri zituen lehiaketak PSOEk gelditu izan ez balitu legegintzaldi hau bukatu aurretik AHT abian izango litzatekeela adierazi zuen Alonsok. Gobernuak Euskal Y-a egiteko interes handirik ez duela gaitzetsi zuen PPko diputatuak, eta kudeaketa eskasa egitea aurpegiratu zion Alvarezi. Legegintzaldia bukatzerako AHT ez dela abian izango uste du Alonsok.

«Egoera zail bat konpontzeko neurri asko» hartu dituztela erantzun zion Alvarezek. AHTren ibilbideko 13 zatitako lanak hasteko eskaini dituztela eta zortzi zatitan lanak hasi dituztela ohartarazi zuen. Hainbat eremutan arazoak izan dituztela onartu zuen Alvarezek, jabeek ez dutelako baimenik eman lurretan sartzeko. Hala ere, Sustapen ministroaren ustez, AHTri «bultzada handiena» PSOEk eman dio, eta PPren gobernuak ez zuela inolako proiekturik leporatu zion Alonsori. Hiru zatitan lanak egiteko lizitazioak banatu zituen PPren gobernuak. Baina hiru lizitazioak atzera bota zituzten, abiadura handiko trena igarotzeko beharrezko baldintzak betetzen ez zirelako.

Jardunaldiak Bilbon

Trenaren bidezko salgaien garraioaren etorkizuna aztertuko dute Bilbon, urriaren 8tik 10era. Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak antolatu ditu II. Jardunaldi Teknikoak, eta alor askotako nazioarteko adituek parte hartuko dute. Salgaien garraioan abiadura handiak duen garrantzia, trenbide sare handiak eta sektorearen barneko aliantzak aztertuko dituzte, besteak beste.

Europako garraio sistemaren barruan, %8 trenez egiten da. Ehuneko hori handitzeko eta elkarlana eta intermodalitatea sustatzeko asmoz egingo dituzte jardunaldiak. Garraioaren mundu «kongestionatuan» zeresana duten guztiak bilduko dira Bilbon, Eusko Trenbide Sarearen (ETS) lehendakariorde Javier Carlos Bergararen esanetan.

This entry was posted on Osteguna, urria 2nd, 2008 at 12:13 am and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.