Bordele-Irun burdinbidea diruztatzeko, informazio gehiago nahi du Lasserrek

berria Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakariordea ez da prest edozein baldintzatan onartzeko abiadura handiko trenaren (AHT) bide berriaren diruztatzea. Ipar Euskal Herriko hautetsiek bilera bat ukanen dute etzi, Pauen (Frantzia), Dominique Bussereau Frantziako Garraiorako estatu idazkariarekin. Bilera hartan hautetsi guztiek mezu bera ukan dezaten nahi du Lasserrek. Ez dirudi horretan arazorik izango duenik, hautetsiek gauza bertsua erraten baitute, azken asteetan, gai horren harira.

Lasserrek ez du arazorik ikusten Pirinio Atlantikoetako erakundeek Bordele eta Tours (Frantzia) bitarteko obrak diruztatzeko. AHTrentzako bide berriaren obrak bi zatitan banatzen dira, bata Bordeletik iparraldera, bestea hegoaldera. Bordele eta Tours bitarteko obrak diruztatzeko, 164,7 milioi euro eman behar dituzte Pirinio Atlantikoetako erakundeek (horietatik 96,2 milioi euro Kontseilu Nagusiak eta 31,5 milioi euro Baionako hiri elkargoak). Jean Grenet Baionako auzapez eta hiri elkargoko presidenteak duela egun batzuk erran zuenaren haritik, AHTa zati hartatik lasterrago pasatzeak Ipar Euskal Herriko biztanleei ere mesede eginen diela dio Lasserrek.

366 milioi euro

Bertzerik da, ordea, Bordeletik Irunerako tartearentzat. Aurreikuspenen arabera, Pirinio Atlantikoetako erakundeek 201,4 milioi euro eman beharko dituzte obra horientzat. Orotara, Tours eta Irun artean, 366 euro eman beharko lituzkete departamendu horretako erakundeek. Holako dirutza bat ematea onartu aitzin, Jean-Jacques Lasserrek «informazio gehiago» nahi duela azpimarratu du.

«Puskak garraiatzeko baldin bada bakarrik, eta ez bada hemen geldituko, ez dugu interesik», adierazi du Lasserrek. Ipar Euskal Herriko hautetsiek AHTa bertatik pasatzea nahi dute, baldin eta Lapurdin geldialdia egiten badu. Jean Grenetek ere gauza bera erran zuen duela egun batzuk. «Trenak pasatzen ikusteko bada, ez du balio; trenak pasatzen ikustera joaten ginen adina aspaldi gainditua dugu», erran zuen Grenetek.

Egutegirik ere ez dagoela deitoratu du Lasserrek. Halaber, burdinbide berriari buruzko inkesta publikoa abiatuko da laster. Lau hilabete iraunen ditu, baina Lasserrek ez daki ea azterketa publiko hori irekia izanen den ala ez.

Ipar Euskal Herriko hautetsiak Busserreaurekin mintzatuko dira etzi, eta guztiak ildo beretik mintza daitezen nahi du Lasserrek, Hautetsien Kontseiluk lehendakari ere badenak

This entry was posted on Tuesday, November 11th, 2008 at 1:10 am and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

No Comments

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.