Lapurdiko AHTren bide berria eginen dela dio RFFk

berria Balizko ibilbidearen eremua berretsi du RFFk, atzo prefetak iragarritakoari ekarpenik egin gabeZalantza guztien gainetik, Lapurdin AHT berria eginen dela azaldu zuen atzo Christian Maudetek, RFFren izenean. Trenbideen eraikuntzaren ardura du RFFk, eta Maudet da xedearen arduraduna. Bezperan Pirinio Atlantikoetako prefetak iragarritakoa berretsi du. Ez du argitasun gehiago eman, baina nahasketa gehiago eragin bai: «Ez da AHT izanen, ez baita 320 kilometro orduko abiaduran ibiliko, 220koan baizik». RFFk azaldu du ez duela berriz aztertuko egungo trenbidearen gaitasuna, eta berretsi du, erabat, bide berrien aldeko erabakia.

Prefetak balizko ibilbidearen eremua aurkeztu zuen herenegun. Ibilbidea Mugerretik sartuko litzateke Lapurdira, eta Milafranga, Hiriburu, Uztaritze, Azkaine, Senpere, Ziburu, Urruña eta Biriatu zeharkatuko lituzke. Une honetan eremu «zabala» finkatu duela dio RFFk. Lapurdi iparraldean bost kilometroko zabalera duen eremuan kokatuko da, eta Senperetik aitzina, kilometro bateko zabaleran. Datorren urtean balizko xedearen ibilbidea 500 metroko zabalerara mugatuko dutela azaldu du Maudetek.

Geltokiari dagokionez ere, ez du xehetasun gehiagorik eskaini. Herenegun prefetak Uztaritzeko edo Baionako Maignoneko aukerak aipatu zituen. RFFk ez du bermatu eginen denik.

Inkestak bidean

Hautetsiak biziki kexu atera ziren astearteko bilkuratik, eta haserrea areagotu egin da RFFren adierazpenekin. «Inkesta independente bat eskatu dugu hiru herri elkargok, eta galdera guztien erantzuna dugularik erabakiko dugu gure jarrera», azaldu du Michel Iriarte Hego Lapurdi hiri elkargoko presidenteak. Iriartek ez ditu aintzat hartzen prefetaren eta RFFn xedeak.

«Ibilbidea bost kilometro edo gehiagoko zabaleran kokatzea izugarrikeria da; Hiriburu herria, adibidez, osoki da barnean, eta herritarren ondasun guztiek ez dute baliorik orain», deitoratu du Iriartek. Bere ustez, herriek ezagutu nahi dute oraingo bideen gaitasuna, balizko saturaziorik egonen den edo ez, geltokirik eginen den edo ez: «Jakitean hartuko dugu jarrera».

This entry was posted on Osteguna, otsaila 12th, 2009 at 1:17 am and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ciclo de charlas: Desmontando el mito del desarrollo sostenible
    2. 15 Mayo: concentración en apoyo a los tartalaris
    3. AHT Gelditu organiza una movilización nacional y cadena humana en Hernani el 2 de Junio
    4. Zornotza: siguen los juicios a la oposición al TAV
    5. Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila
    6. Renfe se ha gastado 1.400 millones de euros en trenes de alta velocidad innecesarios
    7. Geltokiak, abiatu ezinik
    8. La Tarta del TAV y el Gasto Militar para necesidades sociales
    9. Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi
    10. Madrid y Gasteiz aprueban el estudio informativo previo al soterramiento del TAV

  1. BILAKETA