Jaurlaritzak AHTaren beste bi zati eraikitzeko eskaintza egin du
Berria Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak baimena eman dio Garraio eta Herri Lan Sailari Beasain eta Legorreta (Gipuzkoa) arteko AHTaren bi zatiak eskaintzeko. Zati horien lanetarako 122,5 milioi euroko aurrentua onartu du. Herri horietako zatiak gaur egun eraikitzen ari diren Ordizia eta Itsasondo (Gipuzkoa) zatiarekin lotuko dira. Guztira, 10,4 kilometro izango dituzte zati horiek.
Beasaingo zatiak hiru tunel eta bi biadukto izango ditu 1.872 metrotan. Horietatik, 1.015 metro tunelek osatuko dute; Arriarango, Itolako eta Loinazko tunelek, hain justu. Zubibideek Zabalondo erreka eta GI-2635 eta GI-3192 errepideak zeharkatuko dituzte.
Beasaingo zatiak 44,5 milioi euroko aurrekontua du. Kopuru hori aurten hasi eta 2012ra arte joango dira banatzen.
Legorretako zatia
Itsasondotik, Legorretatik eta Tolosatik igaroko da Legorretako zatia, eta guztira, 3.585 metroko luzera izango du. Zatiak izango dituen bi tunelak batzeko, beste tunel artifizial bat eraikiko dute, 93 metrokoa.
Horretaz gain, bi biadukto izango ditu: bata, Zubina errekaren eta GI-4471 errepidearen gainetik; eta bestea, Lasarte eta Ugaran erreken gainetik. Lehenengoak, 144 metro izango ditu, eta bigarrenak, 382. Zati hori eraikitzeko, 78,1 milioi euroko aurrekontua onartu du Eusko Jaurlaritzak.
This entry was posted on Wednesday, April 22nd, 2009 at 12:05 am and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.