Akordioa itxita, 2011n hasi nahi dituzte AHTaren lanak Nafarroan
berria Nafarroako Gobernua trenaren plataformaz arduratuko da; gainegituraz, berriz, Sustapen Ministerioa Etorkizunean Nafarroan AHTak «aurrerapauso handia» eragingo duela adierazi zuen atzo Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak, Espainiako Sustapen Ministerioarekin akordioa lortu ostean. Hitzarmen horren bitartez, bi gobernuek AHTari dagokionez izango dituzten betebeharrak zehaztu dituzte. Orain arte, lanen finantzaketak sortu du «polemika» gehien, baina arlo horri ere irtenbidea aurkitu diotela jakinarazi du Sanzek.
Espainiako Gobernuaren ardura izango da Zaragozaren (Espainia) eta Castejonen (Nafarroa) artean dauden 78 kilometrotan tren plataforma eraikitzea, eta beharrezkoa den gainegitura hornitzea. Halaber, Nafarroako Gobernua Castejon eta Iruñea arteko 65 kilometroetan tren plataforma eraikitzeaz arduratuko da, eta Sustapen Ministerioa zati horretako gainegituraz.
Nafarroako Gobernuko presidenteorde Alvaro Miranda eta Herri Lanetarako kontseilari Laura Alba aritu dira, besteak beste, Jose Blanco eta Elena Salgado Sustapen eta Azpiegitura Publikoetako ministroekin akordioa negoziatzen. Bai Blancok bai Salgadok apirilaren 8an hartu zuten ministro kargua. «Ia 20 egunen buruan, bi urtean lortu ez duguna lortu dugu Blanco eta Salgadori esker», nabarmendu zuen Roberto Jimenez PSNko buruak, Sanzekin batera eginiko agerraldian.
Jimenezek atzokoa nafar guztientzat «oso egun zoriontsua» zela iritzi zion. «Abiadura handiko trenaren bitartez, etorkizunari dagokionez salto handia egingo dugu». Sanz ere iritzi berekoa da. Haren iduriko, «AHTk Europarekin eta modernitatearekin lotuko gaitu urte gutxiren buruan». Bi gobernuek ez dute oraindik ofizialki sinatu hitzarmena. Iturri ofizialen arabera, bi edo hiru aste barru sinatuko dute hitzarmena ofizialki Blanco eta Sanzek, Iruñean. Nafarroako presidenteak jakinarazi duenez, 2011ko lehen hilabeteetan hasiko dira AHTa eraikitzen. «Lanak hasteko falta diren bi urte horiek obrak egiteko behar diren pausoak emateko erabiliko ditugu», azaldu du Sanzek. Gaineratu duenez, Blanco eta Salgadorekin hitzartutakoan «Nafarroako tartea Euskal Y-arekin lotzeko aukera jasota dago». Sustapen Ministerioak arlo hori uste baino gehiago landuta zeukala jakiteak «harritu» egin du Sanz. «Ia erabakita dago bi eremuen arteko lotura zein herritatik egingo den, baina hori zehaztea ez dagokit niri». «Hori guztia egun gutxi barru jakin ahal izango dugu», gehitu du.
AHTaren aurrekontua
Denera, Sustapen Ministerioak 750 milioi euroko inbertsioa egingo du Zaragozatik Iruñera AHTa iritsi dadin. Eta Nafarroako Gobernuak berriz, 280 milioi eurokoa. Inbertsioa egin eta bi urtera hasiko da Nafarroari dirua itzultzen Espainiako Gobernua. Nafarroako Kontzertu Ekonomikoak hala jasoko duela jakinarazi du Sanzek. Ondorioz, ez da Espainiako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako AHTari dagokion diru partida urtetik urtera berritu beharko. Horrek guztiak, AHTaren inguruko burokrazia arinduko duela adierazi du Sanzek.
Elkarretaratzea Iruñean
AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek elkarretaratzea egin zuten, atzo, NaBai koalizioak Iruñeko Gazteluko enparantzan duen egoitzaren parean. Elkarretaratzean, besteak beste, Espainiako Kongresuan Nafarroako AHTari buruz izandako jarrera «onartezina» salatu zuten Uxue Barkos diputatuak. AHT Gelditu! Elkarlaneko kideen iduriko, «Barkosek behin eta berriro eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari, AHTa ahalik eta azkarren Nafarroara ekartzeko».
This entry was posted on Larunbata, apirila 25th, 2009 at 1:20 pm and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.