Durangoko Larrinagatxu auzoa txikitzen hasi dira!

Durangoaldeko elkarlana Eusko Jaurlaritzak, Durangoko Udalaren babesarekin, aurrera jarraitzen du txikizioarekin gure herrian eta eskualdean. Durangon, otsailean salatu genuen obrak hasi zirela. Orduko hartan Tabirako igerilekuen ondoan hasi ziren. Hainbat astez zuhaitzak bota, lurra mugitu eta pistaren bat zabaldu zuten eta ondoren bertan behera utzi zuten guztia. Orain, Durangoko beste auzo batean hasi dira: Larrinagatxun. Eta otsailean salatu genuen moduan, gure herriko Udalak isilik jarraitzen du. Noiz demontre esan behar digute durangarroi gure bizimodua baldintzatu eta gure ingurua izorratuko duen txikizioa hasi dutela? Hainbeste lotsatzen ote dira Aitziber Irigoras gure herriko alkatea eta EAJ bere alderdia egiten dabiltzanaz eta horregatik ez dira ausartzen ezer esaten? Zergatik hainbeste ezkutukeria eta isiltasun beste behin ere?
Inposizioaren bidetik jarraitzen dute, hasiera-hasieratik egin duten bezala, baina argi izan dezatela herritar asko eta asko horren aurka gaudela eta ez garela isilik eta geldi geratuko, eurek hala nahi gaituzten arren. Beti bezala, euren erantzuna errepresioa baino ez da, eta horren haritik aspaldi bete zuten leporaino gure eskualdea poliziaz eta segurtasun-zaindariz eta hainbat isun jarri dizkigute, azkena aste honetan bertan heldu zaio Durangoko gazte bati.
Hori da bidea, Aitziber Irigoras? Hain argi badaukazue gizartea proiektu ustel horren alde dagoela, zergatik beldurtzen gaituzue zuen poliziekin? Hain demokratikoak bazarete eta herritarrotaz hainbeste arduratzen bazarete, zergatik ezkutatzen diguzue egiten zabiltzatena? Zuen arabera AHTk herritar guztioi hainbeste onura ekarriko badizkigu, zergatik ez duzue aurpegia ematen hain harro omen zaudeten hori aldarrikatzeko?

Guk argi dugu zeintzuk diren gure arrazoiak eta zein den gure bidea, eta horretan jarraituko dugu etsi gabe.
EZ DUGULAKO NAHI ETA EZ DUGULAKO BEHAR, AHT GELDITUKO DUGU!

This entry was posted on Larunbata, maiatza 16th, 2009 at 2:07 pm and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Gipuzkoan azpegitura-lan handiak gelditzeko presio soziala egitera deitu dute
    2. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    3. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    4. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    5. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    6. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    7. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    8. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    9. Alde bakarreko eztabaida
    10. U-21: Xahuketarik EZ! AHTrik EZ! Manifestazioa Tolosan

  1. BILAKETA