AHTaren Hendaia-Baiona arteko proiektua baztertzeko eskatu du Alliot Mariek

Berria Michelle Alliot Marie (UMP) Frantziako Gobernuko Barne ministro eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) auzapez ohiak eta Dominique Bussereau Frantziako Garraio estatu idazkariak AHTaren Hendaia-Baiona (Lapurdi) arteko proiektuaren azterketak bertan behera uzteko eskatu dute, gaur Le Journal du Pays Basque egunkariak argitaratu duenez. Hori “aginduz” gutuna bidali diete Pirinio Atlantikoetako eta Akitaniako prefetei biek, izenpetuta.

Jean Louis Carrere Akitaniako Kontseiluko lehendakariorde eta Garraio arduradunak adierazi du Alliot Marie eta Bussereau Lapurdiko gaurko trenbideak “saturatu” arte tren garraio berriez ikerketarik ez egitearen aldekoak direla, eta hori hamar bat urtera eginen litzatekeela bion iritziz. ETAk AHTaren aurka daraman bidea ere aipatzen dute.

Alain Iriart Hiriburuko (Lapurdi) auzapez eta Paueko (Frantzia) kontseilari nagusiak gaur esan du “Europako Legebiltzarrerako bozen bezperan eginen diren iragarpenak tentuz” hartu behar direla, baina “proiektua baztertzea berri ona” dela dio. “Herri mugimenduak eta hautetsiek euren eremuan aldaketak lortzeko gaitasuna dutela frogatzen du”.

Abiadura handiko trenaren egitasmoaren aurkako kide batek BERRIA.INFOri azaldu dio gutun hori badela, baina proiektuak oraindik ere aurrera jarrai dezakeela. “Ezin gara fio. Guk horren aurka egiten segituko dugu”. Lehen ere egin izan du Alliot Mariek antzeko eskaerarik.

AHT Gelditu! Elkarlanak emandako datuen arabera, tren azkarraren proiektuak Euskal Herri osoan 10.000 milioi euroko aurrekontua dauka. Horietatik 900-1.150 milioi Lapurdiko tartea egiteko dira. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lanak hasita dituzte, eta Nafarroan aurki ekingo diete. Lapurdiko ibilbidea 42 kilometrokoa litzateke -%85, estali gabekoa-. Lau tunel egingo lirateke; besteak beste, bat Larrun parean.

This entry was posted on Larunbata, maiatza 30th, 2009 at 6:29 pm and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    2. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    3. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    4. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    5. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    6. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    7. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    8. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    9. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    10. Alde bakarreko eztabaida

  1. BILAKETA