Frantziak Lapurdirako duen jarrera dela-eta AHTa “zentzugabea” dela dio trenaren aurkako plataformak
Berria Frantziako Gobernuko Barne ministroak eta Frantziako Garraio estatu idazkariak Lapurdin abiadura handiko trenari buruzko proiektuaren azterketa baztertzeko eskatu zuten eskutitz baten bidez. Ondorioz, Hego Euskal Herriko AHT proiektua Europarekin abiadura handiko konexiorik gabe geratu dela dio AHT Gelditu! ElkarlanakAHT Gelditu! Elkarlanak “Eusko Jaurlaritzari euskal Y-arekin aurrera egitea zentzugabekeria” dela eta “geldiarazteko” eskatu dio: “Jaurlaritzak hausnarketa egin behar du eta Hego Euskal Herrian AHTaren auziak sortzen duen gatazkari arrazionaltasuna jarri behar dio”. AHT Gelditu! plataformaren jarrera hori pasa den larunbatean Michelle Alliot Marie (UMP) Frantziako Gobernuko Barne ministro eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) auzapez ohiak eta Dominique Bussereau Frantziako Garraio estatu idazkariak Lapurdin AHTaren inguruko proiektuaren azterketa baztertzeko eskaeraren ondotik etorri da. Pirinio Atlantiko Departamenduko eta Akitaniako prefetei eskatu diete hori, gutun bidez.
AHT Gelditu! Elkarlanak uste du Frantziako Gobernuaren jarrera horrekin Hego Euskal Herriko AHT proiektua Europarekin abiadura handiko trenaren konexiorik gabe geratu dela eta “euskal Y-a inora ez doanaren ustea sendotu besterik ez da egingo”.
Abiadura handiko trenaren aurkako plataformaren arabera, Frantziako Gobernuak hartu duen erabakiak “aurkakotasun arrazoituaren eta herri mobilizazioaren bidez AHTa gelditzea posible dela frogatzen du eta egoera hori Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin erabat kontrajarrian dago”.
This entry was posted on Tuesday, June 2nd, 2009 at 9:33 pm and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.