EAJk Lapurdiko AHT proiektuaren inguruko kontsulta egingo dio Espainiako Gobernuari
Berria Jose Ramon Beloki EAJko diputatuak Jose Blanco Espainiako Gobernuko Sustapen ministroari Lapurdiko AHT proiektuaren inguruan galdetu eta horren gauzatze egutegiaz kontsulta egingo dio.
Beloki “kezkatuta” agertu da Frantziako Gobernuko Barne ministroak eta Frantziako Garraio estatu idazkariak Lapurdin abiadura handiko trenari buruzko proiektuaren azterketa baztertzeko eskatua dute gutun baten bidez. Horrek, Hego Euskal Herriko AHT proiektua Europarekin abiadura handiko konexiorik gabe geratzea ekar lezake.
EAJko diputatuaren ustez, Frantziako Gobernuak erabaki hori baieztatzen badu, euskal Y-a Lapurdiko eremu horretan “hilko litzateke”.
Belokik Espainiako Gobernuari gogoratu nahi izan dio, “duela hamabost egun baino gutxiago AHTa Frantzian bultzatzeko konpromisoa hartu” zuela.
Castejon eta Iruñerri arteko AHT proiektua idazteko eskaintzak onartu du Sanzek
Nafarroako Gobernuak ezohiko batzarrean Nafarroatik igaroko den AHT proiektua idazten hasteko eskaintzak onartu ditu. Castejon eta Iruñerri artean egitekoak dira AHTa. Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariak eraikitze lanek 5,5 milioi euroko kostua izango dutela jakinarazi du. “Garrantzitsuena ez da zenbateko gastua ekarriko duen abiadura handiko trena eraikitzeak, baizik eta Nafarroarentzat inbertsio iturri izango den proiektu baten hasiera dela baizik”.
Nafarroak proiektu idazteko eskaintza onartzearekin batera, hamalau hilabete barru AHTaren zati horren nondik norakoak bilduko dituen txostena haren esku izango du, Sanzen arabera. Beraz, 2011ko lehen seilekoan AHTa eraikitzeko lanak hasteko prest egongo direla aurreikusi du Nafarroako Gobernuko lehendakariak.
“Azpiegitura hori aurrera atera ahal izateko ezinbestekoa da Espainiako Gonernua eta Nafarroako Gobernuaren arteko elkarlana”, adierazi du Sanzek, eta Castejon eta Iruñerriko AHTa euskal Yarekin lotzeko asmoa berretsi du. Hala ere, ez du zehaztu lotura hori nondik egingo duten.
This entry was posted on Osteguna, ekaina 4th, 2009 at 9:23 pm and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.