Jaurlaritzak Gipuzkoako AHTaren zazpi zatiko lanak emango ditu urtebetean

Berria Gipuzkoako AHTaren zazpi zatiko lanak eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak urtebetean. Hala iragarri zuen, atzo, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak. Hortaz, epeak betez gero, urtebetean abian edo eskainita izango dira Gipuzkoako AHTko lanen %56. «Orain arteko atzerapenari amaiera eman, eta bultzada emango diogu AHTari, oso proiektu garrantzitsua baita herritarrentzat. Ahalik eta azkarren egin nahi dugu», adierazi zuen Arriolak.

Kontuan izan behar da gaur egun lanak hasita daudela Ordizia-Itsasondo zatian, eta beste lau zatitako obrak ere eskainita daudela: Legorretako, Tolosako, Beasain ekialdeko eta Beasain mendebaldeko zatiena, hain zuzen ere. Atzo iragarritakoaren arabera, hauek dira lanak eskainiko dituzten zazpi zatiak: Bergara-Antzuola (3,16 km); Antzuola-Ezkio-Itsaso (6,98 km); Tolosa-Hernialde (3,83 km); Bergara-Bergara (3,16 km); Ezkio-Itsaso-Beasain (2,49 km); Urnieta-Hernani (5,34 km) eta Donostiarako sarbidea (3,29 km). Hala, Ezkio-Itsasoko estazioarenak salbu, datorren urte amaierarako AHTaren Gipuzkoako ekialdeko eta erdialdeko zati guztietako lanak hasita edo emanda egongo lirateke, eta baita mendebaldeko bi zatietakoak ere. «Ezkio-Itsasoko estazioaren lanen proiektua aztertzen ari gara oraindik».

Astigarraga-Oiartzun zatia eta Irunerako sarbidea «oso konplexuak» direla esan du Arriolak, eta horiek nola gauzatu hausnartzen ari direla Adif erakundearekin elkarlanean. 2011ean, berriz, Hernialde-Zizurkil, Zizurkil-Urnieta eta Hernani- Astigarraga zatiak eskaintzea espero du Arriolak.

Behin obrak eskainita, lanak hiruzpalau hilabetetan hasiko liratekeela aurreratu du. «Espero dezagun Espainiako Sustapen Ministerioaren pare jartzea, asko aurreratu baitu Bizkaiko nahiz Arabako zatietan». Dena den, atzerapena «handia» dela onartu du, eta uste du ezinezkoa izango dela hasieran aurrez ikusitako epeak betetzea. Hala, ez du aurreratu nahi izan noiz amaituko diren lanak.

Frantziako Barne ministro Michelle Alliot-Mariek Hendaia-Baiona (Lapurdi) zatiaren azterketa geratzeko emandako aginduari, ez dio garrantzirik eman Arriolak. «Mitin batean egindako adierazpenak izan ziren, eta jada ezeztatuak izan dira». Hala, ez du zalantzarik Euskal Y-a Iparraldeko zatiarekin lotzeko proiektuak aurrera jarraituko duela. «Frantziako Gobernuarentzat lehentasunetako bat da».

Nafarroa-Aragoi bilera

Bestalde, Nafarroako presidente Miguel Sanz Aragoiko (Espainia) presidente Marcelino Iglesiasekin bildu zen atzo, bi lurraldeen arteko lankidetza sustatzeko protokolo bat sinatzeko. Bertan,besteak beste, AHTa izan zuten hizpide. Biek garrantzi berezia eman zioten tren lasterrari. «Merkantzien garraiorako ardatza izan behar du AHTak. Ilusio handiak ditugu proiektu horretan», adierazi zuen Sanzek.

Pirinioetako autobiaren egoera ere aztertu zuten. Errepide «oso garrantzitsua» dela nabarmendu zuten, eta Ebroko ardatzaren alternatiba izango dela. Halaber, autobia horretako lanak espero bezala doazela gaineratu zuten.

This entry was posted on Asteartea, ekaina 16th, 2009 at 12:15 am and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    2. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    3. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    4. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    5. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    6. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    7. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    8. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    9. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    10. Alde bakarreko eztabaida

  1. BILAKETA