Gasteizen AHTaren zubibide bateko lanak geratu dituzte ingurumen arrazoiengatik
Berria Arratzua-Ubarrundia eta Legutio arteko AHTaren zatian egiten ari diren zubibide bateko lanak geratzeko agindu du Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak, ingurumen arrazoiak tarteko. Zubibidearen eraikuntza lanek Zadorra ibaiaren ibilbideko faunan eta floran aurrez ikusi gabeko eragina izaten ari direlako erabaki dute lanak etetea, Aldundiak azaldu duenez. Lanak egiteaz arduratzen ari den Adif erakundeak helegitea jarri dio erabakiari, eta horren inguruan hartuko den erabakiaren zain daude lanekin jarraitzeko. Aldundiak salatu du lanak egiteko zuhaizti bat hartu dutela baimenik gabe. Bestalde, bisoi europarra hazten ari den garaia da, eta Zadorra eta antzeko ibaietan debekatuta dago halako eraikuntza lanak egitea abuztuaren 1a arte.
This entry was posted on Sunday, July 5th, 2009 at 12:19 am and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.