Baionak abiadura handiko trenaren geltokia izango du
Ipar Euskal Herriako hautetsiek Baionak bere AHTren geltokia izango duela erabaki dute gaur goizean.Ipar Euskal Herriko hautetsiak Baionako suprefekturan AHTari buruz eztabaidatzen emango dute eguna. Gaur goizean Baionak bere AHT geltokia izango duela erabaki dute.
Baiona, Angelu eta Biarritzeko hiri elkargoak trenbidearen lanak finantziatzeko jarri zuen kondizioetako bat da hori. Geltokia gaur egungoari lotuta egongo da eta Abiadura Handiko Trenbidearekin lotura egiteko oraingo trenbidea erabiliko da.
Landetan beste geltoki bat egongo da, Akizen hain zuzen ere, Lapurdiko hiriburutik 60 kilometrotara. Egitasmoaren hasieran eskualdeko geltokia non egongo zen definitua ez bazegoen ere hain distantzia txikira bi geltoki egitea ez zela bideragarria jakinarazi zuten egitasmoaren bultzatzaileek, abiadura handia hartzeko tarte asirik ez dagoelako.
Gaur arratsaldean Saint-Martin de Seignants eta Hendaia arteko trenbide berriari buruzko eztabaida burutuko da Baionan. AHTak Ipar Euskal Herrian sortzen duen gatazkaren oinarria dena eztabaidatuko da gaur arratsaldean.
This entry was posted on Osteguna, abuztua 27th, 2009 at 6:16 pm and is filed under Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.