Maiatzak 11, igandea

ATALLU (Araitz bailara)

  • Goizean GELDITOUR Atalluko elkartearen aurrean kokatuko da 12:30 arte. Gainera AHTren aurkako eguna ospatuko da: txalaparta, bertako bertsolariak, hamaiketakoa, erakusketa,… / Por la mañana, GELDITOUR se encontrará en frente de la asociación de Atallu hasta las 12:30. Además, se celebrará el día contra el TAV: txalaparta, bertsolaris, hamaiketako, exposición…

IRURTZUN eta ARBIZU

  • 9:00etan, Altsasutik irtengo da bizikleta-martxa Irurtzun aldera. Irurtzunen 14:00etan, herri-bazkaria egingo da / A las 9:00 de la mañana, saldrá la marcha ciclista desde Altsasu a Irurtzun. En Irurtzun, a las 14:00 tendrá lugar una comida popular.
  • Arratsaldean, lehenik Irurtzunen izango da GELDITOUR eta ondoren Arbizun (18:00etatik 20:00etara) / Por la tarde, primero en Irurtzun y después en Arbizu (de 18:00 a 20:00).

Kronika

Nafarroako gainontzeko leku guztietan bezala guztiz azpimarragarria jendearen harrera oso ona, ikaragarria. Nola eskertu ezin jakin. Horrezaz gain paraje liluragarria. Beno atzo beraz, goizean goiz esnatu, eta 10:30etarako guztia montatua genuen Atallon, gau osoan aparkatua eduki genuen lekuan bertan. Jende partehartzailea eta Aht-aren sarraskiaren inguruan informatzeko gosez. 10:45etan Jon Gorriti eta Pello Goikoetxea txalapartiek ikusleon belarriak gozatu zituzten. Ondoren, Oskar Estangak eta Aritza Saraguetak  bertso sorta ederra eskeini ziguten entzuleon txalo artean. Bitartean, herritar talde bat 11etako ederra prestatzen zuten bitartean, inguratzen zen orori barrenak xamurtu asmoz. Bertsoak bukatzerako ihada prest zeuden jakiak: patata eta piper tortila, gazta, intxaurrak, sagardoa, ogia, piper gorriak, txistorra, urdaia, ardoa…12:20etan Atallo herri zoragarriko jendeaz agurtu eta Irurtzunruntz abiatu ginen. Atallu atzean utzi, Arribe eta Betelu pasa eta 12:50etan Irurtzun baino lehentxego gelditzen den gasolindegi batetan gelditu ginen, Altsasutik zetorren bizikleta martxaren zai. Berehala azaldu zen ziklista taldea, eta Irurtzuna bitarte, euren atzetik joan ginen. 13:10etan Irurtzungo plazara iritsi ginen.  Herritarren ongi etorria ederra izan ze, irrifar eta txalo artean bizikletariak animatuz. Jende dexente zegoen herri honetako plazan. Kamioia frontoiean aparkatu bezain pronto, Goreti eta Eider herritar gazteek, trikitixa pieza hainbati jotzeari ekin zioten, melodia zoragarriak gure belarritik barrena irristatuz. 13:45etan kamioipean jo eta su ari ziren Goreti eta Eider, eszenario gainera igotzera animatu ziren,  pieza bakoitzaren ondoren ikusleen esker onaren isal ziren txalo hotsak entzuten zirelarik. Berehala ohartu ginen agintarien esanetara dauden indar polizialen begiradapean geundela. Gugandik oso gertu, auto beltz batetan bi polizia “paisano” gisan zeuden, Irurtzundarren bizi-pozari mugak jarri asmoz. Baina guztia horretan gelditu zen eta eguraldia lagun genuen atzoko egunean, indar hauek ez zutenzuten trumoi hots haundirik atera. Eider eta Goretik eskusoinuarekiko zuten trebetasuna demostratzeari utzi zioten 14:30ak inguruan. Bazkaltzera zuzendu ginen orduan, pikuxar tabernara. Besteren artean paella ederra jan ondoren, abestu, eta kamioira gerturatu ginen trikitixaz lagunduta. Dena gorde, desmontatu eta hurrengo helmugarantz abiatu ginen: Arbizu. Irurtzundik Arbizurako bidean 7 auto, auto-karabana eta kamioia bozina joka joan ginen gelditu ere egin gabe, pasatzen ginen herritar orori ohar araziz, Aht-aren kontrako mugimenduak bizirik dirauela. 17:45etan Arbizura iritsi ginen. Han jende andana bildu zen, batzuk bideoei so, beste batzuk panelei….ordurarte laino baino ateri zegoen egunari, euri tantek jarraitu zieten. Zaparrada ederra bota zuen Arbizun. 19:30etarako guztia jasoa genuen, eta 20:10etan Etxarrin geunden, bertan lo egin eta gaurko goiza bertan pasa asmoz.

ATXONDO

AHTren aurkako eguna / Día contra el TAV:

  • Mendi martxa, 10:00etan Plazatik hasita / Marcha montañera desde la plaza a las 10:00
  • 13:00etan enkartelada Apatako Plazan / Encartelada en la plaza de Apata
  • 13:30 triki poteoa / Triki-poteo
  • 14:30etan bazkaria (tiketak liburutegian,Herrikon,Ilargin eta Erlaunpen) / Comida popular
  • 16:30 antzerkia eta bideo emanaldia / Teatro y video

ZORNOTZATIK LEMOARA

  • Goizeko 10etan irtengo da mendi martxa Zornotzatik Lemoarantz, AHTk egingo lukeen tramoa zeharkatuz. Lemoan bideo emanaldiarekin eta luntxarekin amaituko da martxa / Marcha montañera de Zornotza a Lemoa. La marcha acabará con un lunch y video.

This entry was posted on Asteazkena, maiatza 3rd, 2006 at 8:37 pm and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.