Maiatzak 20, asteartea

ZORNOTZA

Hemen Durangoko Elkarlanaren kronika:

Gaur, martitzena 20 Gelditour-eko kamioia Zornotzan egon da.
Aste osorako eskualdean antolatu doguzan ekitaldien barruan, gaur kotxe karabana egin dogu Durangotik Zornotzara. Izurtzatik, Durangotik, Iurretatik, Eubatik, Zornotzatik eta Lemoatik pasatu gara eta AHTren aurkako oihua zabaldu dogu Durangaldean eta Arratian.
Ondoren, Zornotzan kontzentrazinoa eta manifestazinoa egin doguz. 50 bat pertsonak parte hartu dogu. Manifestazinoaren ostean bideo bat ikusi dogu Gelditour-eko kamioian. Bideoan, Zornotzak azken urteotan jasan dauazan inposaketa bien barri emon da: lehenengo Boroako zentral termikoa eta orain AHT.

INPOSAKETARIK EZ! TXIKIZIORIK EZ!

Kopilotoaren kronika:

Nafarroa parkeko aparkalekura (herrigunetik hurrun gelditzen den parking bat) 10etan iritsi ginen. Aipatu, eskaera parke gorrian ezartzeko egin zela (jende asko ibiltzen den parkea) duela hilabete inguru, baina erantzunik eman ez zenez, eskaturiko parke horretara joan ginen. Bertara inguratu bezain pronto, udaltzaingo batek esan zigun, berari komunikatu ziotenez, ez omen genuen baimenik bertan sartzeko. Beraz, haseran aipatu bezala, Nafarroa aparkalekura joan behar izan ginen. Bertan kamioia ireki genuen, eta herritar talde batek alkatearekin hitz egitera joatea erabaki zuten. Hala egin zuten, eta alkatearekin egon ostean, oraingoan baimena eman zien. Beraz, kamioia bildu, eta parke gorriruntz habiatu ginen. Maniobra dexenteren ostean, 11etan iritsi ginen gune honetara. Oso toki ona zen parke gorria deritzona. Gainera, eguraldia ere lagun izan genuen. 11:30etarako guztia montatuta genuen. Jende asko zebilen parke horretan. Hasi agureetatik, eta arratsaldean guraso asko euren haurrekin. Toki ederra benetan. Goiz partean agure asko zegoen parkeko bankuetan exerita, eta bideo emanaldia ozen entzuten zen. Horretan geundela, “AHT” idatzia zeraman auto bat ikusi genuen herritik biraka, deialdiak eginez. Beno, arratsalde partean izan zen ekintzarik Zornotzarrek prestatu zutenik: Txirrindu martxa, kotxe karabana, Manifestazioa, konzentrazioa eta amaitzeko herritar batek komunikatu dotorea irakurri zuen, mikroetatik. Ekintzetan ere, jende dexentek hartu zuten parte. Beno eta Zornotzako kronika egin ostean, gazte batek kontatu ziguna zabaltzea komenigarria izan daitekeela deritzot. Beno Zornotzan bertan geundela, arratsalde partean gazte bat inguratu zitzaigun. Argazkilaria da bera eta hantza denez, Durangotik Zornotzara bideko zubi batetan zegoen (ETB-ra sartzeko bidean), Zornotzan amaiera emango zitzaion kotxe karabanaren zai, argazkiak atera asmoz. Leku egokia iruditu zitzaion, Anboto mendia ikusten bait zen atzekaldean, eta irudi dotorea ateratzeko intentziotan. Beno horretan zegoela, Ertzainek identifikatu omen zuten. Ordu erdi inguruz bertan eduki omen zuten, eta ondoren autobusez egin behar izan omen zuen Zornotzarako bidea, kotxea inmobilizatu bait zioten (hantza denez, papelen bat kadukatuta omen zuen….) Baina beno, susmo guztia dauka, bere intentzioa oztopatu asmoz zebiltzala….Eta beno amaitzeko, Zornotzan, beste hainbat lekutan bezela gertatutako anekdotatxo bat kontatuko dizuet: Beno nahiko graziosoa da anektota. Kuriosoa benetan. Batek baino gehiagok pentsatzen du, trenaren aldekoak garela, diputaziokoak……adibide bezala Zornotzako kasua jarriko dut: Panelak ihada ezarririk genituela, eurei begira edadeko gizon batekin egin nuen topo. Berak galdegin zidan ea AVE-koak ginen. Nik esan nion baietz, AHT-aren inguruan gabiltzala biran. Berehala honoko hau erantzun zidan: Ea bada berehala egiten duzuen, beharrezkoa bait da. Harritu xamar gelditu nintzen ni, eta berehala esan nion gu ez geundela azpiegitura horren alde, eta iritzi hori argumentatuz hainbat arrazoi eman nizkion eta esan nion agintariek informaziorik ematen ez dutenez, kamioia hartu eta eudkal herri osoan informazioa zabaltzea erabaki genuela. Bera ere harritu xamar gelditu zela zirudien, jejejeej. beno bere horretan gelditu zen dena. Baina kuriosoa iruditzen zait.BILBO

  • Mahaingurua Arkitektuen Elkargoan / Mesa redonda en el Colegio de Arquitectos.

This entry was posted on Wednesday, May 3rd, 2006 at 8:42 pm and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

No Comments

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.