Maiatzak 21, asteazkena
USANSOLO eta GALDAKAO

Gelditour Usansolon

Gelditour Galdakaon


Kronika:
11ak aldera iritsi ginen Usansolora (herri independiente bilakatzeko borrokan ari den Galdakaoko auzo bat). Toki onean kokatu ahal izan genuen gelditour trolebusa, jendea igarotzen zen plaza batetan. Goiz osoan zehar eguraldi ederra egin zigun, eguzkiak ederki jotzen zuen. 14:00etarako guztia bilduta genuen, eta Galdakaoruntz abiatu ginen. Bertan bazkaldu, eta kamioia kokatu nbehar genuen gunera joan ginen. Maniobra batzuren ostean, 17:15etarako guztia montatua genuen.. Lan talde ederra zegoen lagundu eta ekitaldiak burutu nahiz ikusteko prest. Iritsi bezain pronto euri tantak hasi ziren, baina montatzetik amaitu genuenerako ateri zegoen ihada. Galdakaon ere toki onean kokatu ahal izan genuen, jende dexente egoten den parke bat (gurasoak euren haurrekin, gazteak, etb…), kultur etxearen ondoan. 17:30etan eman zitzaien hasera ekitaldiei. Bi txalapartarik euren makilak gogoz dantzatu zituzten. Ondoren Gorka herritarrak, aht-aren inguruko informazio apur bat eta ondorengo ekitaldiak aurkeztu zituen (gogoz haritu zen Gorka, aurkezpen lanak egiteko, erropa dotorea jarri zuen soinean). Aipatu, denbora guztian zehar haurrentzako denbora-pasak antolatu zituztela (globoekin jolasean, marrazten, gazte batzuk aurpegia margotzen zieten bitartean). Ondoren Bearen txanda iritsi zen. Bea Galdakaoko ezker abertzaleko ordezkaria da, eta elkarrizketa bat egin zien. Laburbilduz, zera zioen berak: Inorri galdetu gabe egindako proiektua dela, inposaturiko proiektua. Euren postura kontrakoa dela argi utzi zuen. Aht-an gastatuko den dirua, beste prioritate batzuetan erabil daitekeela zioen. Inpaktu ekologikoaren inguruan ere aipamena egin zuen. Aipatu zuen, gasto soziala eta errekurtso sozialak gutxiagotuko dituela agintarien poltsikoen alde. Infraestrukturak, euskal herriko herriak hurbiltzeko izan beharko liratekeela, eta ez hurruntzeko. Galdakaon ezker abertzaleko hiru zinegotzi omen daude legez kanpo, beraz instituzioetan aukera gehigirik ez dute proiektu honen aurka borrokatzeko, baina kalean bai ikusten ditu aukerak txikizio hau geldiarazte bidean jarduteko. Jendea piztearen beharra azpimarratu zuen, biztanleria informatuz, txikizioa honi trabak jartze bidean. Bea agurtu ondoren, Gorkak hartu zuen berriz hitza. Aht-aren inguruan informatzen jarraitu zuen. Gogoz eta imaginazioa erabiliz jarraitu ere, ikusleei galderak eginez, etb…
Gero, Jonu kantautoreak aportazio xume bat egin nahi izan zuen sarraski honen aurrean, 5 abesti abestu zituelarik, bere gitarraz lagundurik. Abesti horien artean, bat aht-ari buruz berak eginiko abesti propioa zen. Gorkak informazioa emanaz jarraitu zuen berriz, ondoren bideo emanaldiari paso eman ziolarik. 19:45etan amaitu zen bideo emanaldia, ondoren Gorkak berak kitarra hartu eta Eskoriatzan egin zuen bezala, abesteari ekin zion, 5 abesti abestu zituelarik. Gorkak kitarrarekin amaitu zuenean, Patxok hartu zuen hitza. Galdakaoko antropologo batek eginiko testua irakurri zuen. Manipulazioaren inguruan jardun zuen. Honelako proiektuak beharrezko eta geldiezintzat jotzen dituztela esan zuen, pisu haundiko hitzak erabiliz: democracia, bienestar…Manipulatzaileen estrategien barnean bigarren pauso bezala, proiektua etorkizunarekin erlazionatzea zela zioen, hau da etorkizuna izango dela, eta hori egin ezean atzerapen nabarmena jasango dugula…Aipatu zuen baita ere, aurka azaltzen direnak kriminalizatzea euren estrategien barne kokatzen dela, guztia zaku berean sartuz: ezker erradikala, antisozialak…
Biztanleariaren zati garrantzitsu batek beraz, discurtso hori barneratzen du. Ondoren, Oskarri egin zioten elkarrizketa. Oskar, Galdakao bizirik ezker batuako zinegotzia da. Aht-arekiko bere taldearen posizionamenduari buruz galdetu ziotenean, esan zuen printzipioengatiko oposizio frontala mantentzen dutela. Proiektu kapitalista izateagatik, beherapen sozialak ekarriko lituzkeelako…finean, langile klasearen kontrako proiektua delako. Aipatu zuen baita ere, demokrazia falta totala aplikatzen dela, inorri ez zaiolako erabakitzeko aukera ematen. Txikizio hanbientala ere aipatu zuen eta Beak esan bezala, Oskarrek ere aipatu zuen, guk garrantzitsuagoak diren beste prioritate batzuk ditugula. Aht-ak eragingo lituzkeen kalteen artean oposizio gehien merezi duen arloa zein izango litzatekeen galdegin zionean, guztia “como un todo” ulertzen dutela esan zuen. Berak hitzez hitz esan zuenez, munstro hau gelditu beharra dago, eta borroka ez dago galduta instituzioei dagokienez. Aramaion eginiko erreferendumagatik udal-buruari ezarri dizkieten delituen inguruan iritzia galdetu ziotzaionean, esan zuen, zuzenbide estatu honen beste aberrazio bat gehiago dela.
Eta azkenik egin zioten galderak zera zioen: zer iruditzen zaizu egin behar dela herri bezala Aht-a gelditzeko? Hemen egiten ari zaretena, erantzun zuen. Prentsa ofizialak saltzen duenetik ezberdintzen den beste informazio mota bat gizarteratzea…Amaitzeko zera esan zuen: Ojala geldi dezagula, hori espero dut. Eta beno Galdakaon gelditourrak eman zuenaz amaitzeko, esan, Gorkak ondorengo egunetan izango diren ekitaldietarako deia eginez izan zela. Guztiari 20:15etan amaiera eman zitzaiolarik.
DURANGO
- 19:00etan herriko artisten lanen erakusketaren inaugurazio luntxa (produktu ekologikoekin).
- 19:30ean Sindikatuen mahaingurua.
Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana:
Gelditour ekimena Durangon maiatzaren 19an izan zenez, gaur, hilak 21, Ezkurdin karpa bat jarri dugu gure jarduerak eta ekintzak egiten jarraitzeko asmoz. Karpa honek ateak zabalik izango ditu herritar guztientzako larunbata 24arte. Egitarauak adierazten zuen bezala, Durangoko artistek erakusketa bat antolatu dute, honekin batera luntxa eta jarraian LAB, CNT, EHNEko sindikatuek eta elkarlaneko taldekide batek egindako hitzaldi bat egon da. Bertan betiko legez, inposatu nahi diguten kapitalista makina txikitzaile honekiko euren jarrera adierazi dute, AHT madarikatua.
Herriaren hitza ez duzue isilduko!!!!
Autoorganizazioa eta borroka!!!!
AHTrik EZ!!!!
Hoy 21 de mayo, hemos montado una karpa en la plaza Ezkurdi para seguir realizando eventos y acciones con motivo de la llegada que tuvo el Gelditour en Durango el dia 19. Esta karpa estara a disposicion de todos los ciudadanos hasta el sabado 24.
Como estaba previsto en el programa, los artistas de Durango han realizado una exposicion que ha ido acompañado de un lunch y despues se ha realizado una charla en la que varios sindicatos como LAB, CNT, EHNE y un miembro de Elkarlana han explicado su posicion ante esta destructora maquina capitalista que nos quieren imponer, el maldito TAV.
This entry was posted on Wednesday, May 3rd, 2006 at 8:42 pm and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.



Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.