Maiatzak 22, osteguna
ARRIGORRIAGA eta BASAURI

Gelditour Arrigorriagan

Gelditour Basaurin

Gelditour Basaurin
Kronika
11etan iritsi ginen Arrigorriagara. Toki onean kokatu ahal izan genuen herri honetan ere, jendea pasa ohi den gune batean. Toki gehiegirik ez genuen, gure kamioitzarra montatu ahal izateko, eta haseran sartuko zitzaigunaren duda bagenuen ere, ederki asko ireki izan genuen eszenatoki osoa. Arrigorriagako osasun etxearen ondo ondoan ezarri genuen. Bertako langile bat ere gerturatu zitzaigun esanaz, ea megafonia zertxobait jeisterik genuen, bezeroekiko elkarrizketak entzutea zail egiten zitzaiolako…arazorik gabe moldatu genuen bolumena. Bertako gazte talde batek lagundurik, panel guztiak jarri, eta herri guztietan gertatu bezala, jendearen informazio goseak eraginda, izan zen Arrigorriagan ere panelei nahiz bideoari so gelditu zenik. 13:30etarako guztia jasoa genuen, eta Basauriruntz habiatu ginen. Basaurin bertan bazkaldu, deskantsatu pixkat, eta berriro lanari ekin genion. Espero genuen tokian ezin izan ginen kokatu, kamioiak dituen dimentsioak direla medio, ez bait zen espero zen tokian kabitzen. beraz, beste gune batetara joan izan behar genuen. Ez zen toki txarra honoko hau ere, jende ugari bildu ohi duen enparantza baten ondoan. 18etan amaitu genuen guztia montatzetik. Aipatu goizean euri egin bazuen ere, arratsaldean giro ederra egin zigula. Beno kamioia aparkatu bezain pronto, betiko legez, herritarrak han zeuden gure zai, laguntzeko prest, beraz berehala montatu izan genuen guztia. Herritarrak informatzeari ekin genion beraz. Honetan ari ginela, hara non azaltzen diren hiru herritar goma-espumazko soineko dotore batzuen barnean. Ikusgarriak eta deigarriak suertatu ziren. 19:30etan berriz, dultzainero talde batek euren tresnei jotzeari ekin zieten giro paregabea sortuz. Beno hau izan zen Basauriko kronikak eman ziguna, beste behin ere gure trolebusa iristen den herri oro bezala, hau ere alaitua izan zen. 21:00etarako guztia bildua genuen, eta askotan gertatu zaigun moduan maniobra dexenteren ostean irten ginen gune horretatik, gaua iragango genuen tokirarte.
DONOSTIA
- Iñaki Antiguedad-ek hitzaldia emango du AHTren inguruan, arratsaldeko 19:30ean Altzako Tomasene Kultur Etxean.
DURANGO
- 19etan: Poesia errezitaldia.
- 21etan: Antzerkia.
BILBO
Mahai ingurua eta Gelditourraren bideo aurkezpena (euskaraz).
AHT-ren aurkako borroka gaur egun
Hizlariak: AHT-ren aurkako asambladako kide bat eta AHT Gelditu! Elkarlanaki bi kide
Kokapena:
Errondabide Kultur Elkartean (Ronda Kalea) izango dira jarduera guztiak eta 19:30tan hasiko dira.
This entry was posted on Wednesday, May 3rd, 2006 at 8:42 pm and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.