Maiatzak 23, ostirala
BARAKALDO eta SANTURTZI
- GELDITOUR Barakaldoko kaleetan zehar ibiliko da goizean / GELDITOUR se encontrará en Barakaldo por la mañana.
- Arratsaldean, GELDITOUR Santurtziko portuan izango da / Por la tarde, GELDITOUR llegará al puerto de Santurtzi.
- 20:00etan kontzertua La Kelo gaztetxean: KLOAKAO (Torrelavegatik) http://www.myspace.com/kloakao + UNDÉCIMO MANDAMIENTO (Bilbotik) http://www.ximandamiento.com/ + Beste talde bat konfirmatzeke / A las 20:00, CONCIERTO en La Kelo gaztetxea: KLOAKAO (desde Torrelavega) http://www.myspace.com/kloakao + UNDÉCIMO MANDAMIENTO (desde Bilbao) http://www.ximandamiento.com/ + Banda por confirmar
- 20:00etan kontzertua La Kelo gaztetxean: KLOAKAO (Torrelavegatik) http://www.myspace.com/kloakao + UNDÉCIMO MANDAMIENTO (Bilbotik) http://www.ximandamiento.com/ + Beste talde bat konfirmatzeke / A las 20:00, CONCIERTO en La Kelo gaztetxea: KLOAKAO (desde Torrelavega) http://www.myspace.com/kloakao + UNDÉCIMO MANDAMIENTO (desde Bilbao) http://www.ximandamiento.com/ + Banda por confirmar

Gelditour Barakaldon

Gelditour Santurtzin

Gelditour Santurtzin
Kronika
Beno atzokoan Barakaldon izan ginen goizez. Kamioia ezartzeko eskaera egin eta idatzizko inongo erantzunik jaso ez zenez, bertaratu egin ginen. 10ak inguruan iritsi ginen bertara, nahiz eta 11:30ak arte ezin izan genuen montatu, kamioia plazatxo batetara sartu behar bait zen, eta sarbidea auto batzuek oztopatzen zuten. Beraz 11:30ak arte, panelak atera genituen kamioia aldamenean aparkaturik eduki genuelarik. 11:30etan beraz, sarbidea libre gelditu zenean, sartu eta eszenatokia irekitzeari eta bideoa nahiz musika ezartzeari ekin genion. Jende asko pasatzen zen bertatik, lasaitasun bila bertan zeuden bankuetan esertzen zirenak ere ez ziren gutxi, bideo emanaldia nahiz panelak guztien begibistan gelditzen zirelarik. Herri guztietan legez, laguntzera hurbildu ziren Barakaldoarrak ere aipatu nahi nituzke. Egin behar denerako prest guztiak, munstroa gelditze bidean…Haseran ateri zegoen, baina beste askotan gertatu zaigun bezala, laino beltzek ez zuten gehiegi iraun, euri preskoa isurtzen hasi ziren arte. Bertan geundela, Barakaldoar batzuk hurbildu zitzaizkigun, guzti honen inguruan galdera batzuk egin asmoz. Barakaldoko herri mugimenduen web orria kudeatzen duten herritar talde bat zen. Gustora asko saiatu ginen euren dudak asetzen. Euskal herrietako herri mugimendu ororen elkarlana nahiz esperientziak trukatzeko baliagarri izango delakoan, hemen bidaltzen dizuet euren web orriaren heldibea: http://herrikolore.org Beno, euskal herriko beste herri bati agur esateko unea iritsi zen. Guztia jaso genuenerako 13:45ak ziren. Bertan bazkaldu, eta zorte haundiarekin garaiz atera ahal izan genuen gelditour kamioia enparantza horretatik. Santurtziruntz habiatu ginen beraz (programazioan egun osoz Barakaldon izango ginela jartzen bazuen ere, bertakoen ideia arratsaldez santurtzira joatekoa zen. gustu haundiz hartu genuen proposamen horri, beste herri bat informatze bidean ondo etor dakigulako). 15:30etan abiatu ginen beraz Santurtzirantz. Bertan deskantsatu asmoa genuen, eta gaizki ulertze txiki bat medio, superportuan amaitu genuen lokuluxka bat botaz. Guardak etorri ziren arte. Gero jakin izan genuen, kamioia portura eraman behar zela, eta ez gune industrializatu horretara 8-). 17:00etan iritsi ginen portura. Eguzki ederra egiten zuen, eta lehen aldiz itsasoa ikusi ahal izan genuen. Benetan egun gutxitan euskal herriko kolore guztiien abanikoa probatzeko aukera izaten ari gara, bai paisaiari dagokionez, baita herritarrei dagokionez ere. Kofradia ondoan kokatu ginen beraz, eta beti bezala, iristerako talde eder bat zai genuen, esku bat botatzeko prest. Honelako laguntzarekin berehala bukatzen dugu muntaiarekin. Betiko legez, jendearen eskuetan jarri genuen informazioa eta herritarrek bai gustura artu ere. 18:00etan haizea gogor jotzen hasi zen, izugarrizko panel eta pegatina dantza sortuz. Panelak lurrera, eta pegatina ugari itsasora, nork daki nongo beste porturen bateko arrantzaleren baten eskuetara….Gure aldarria lau haizetara zabalduz. Zerua berehala ilundu zen, nahiz eta eguzkiak oraindik irteteko gogoz jarraitzen zuen. Baina 19:00retan guztiz etsi zuen. Laino artean ezkutatu, eta hauek euri jasa ederra botatzeari ekin zioten beste behin ere. Panelak gorde genituen beraz. Eta segidan gainontzeko guztia. Bertako aparkaleku batetan kamioia utzi, eta ibilaldi ederra egin genuen lo egingo genuen tokiraino iritsi bitartean. La kelo, Santurtziko Gaztetxea. toki bat bera ere ahaztu gabe, gainontzeko herri guztietan izan dugun harrera oso ona izan genuen ezkerraldeko hiri industrializatu honetan. Beno aipatu, gauen aht-aren kontrako hiru kontzertu antolatu zirela. Hauek ziren taldeak: Akatu (Iruñearrak), IX mandamiento (Bilbotarrak) eta Torrelavegako Kloakao. Gogoz dantzatu zituzten kitarra, bateri, eta bajuak, e jende gehiegirik hurbildu ez zen arren bertan zeudenek giro ederra sortu zuten, bertan gelditzeak pena merezi zuela konturatu ginelarik. Aipatu baita ere, santurtziko gazteek gaztetxean egiten duten lana. Gainontzeko herri askotan bezala ( Basauri, Urretxu/Zumarraga…) gaztetxea erakutsi ziguten lander eta Gontzalek eta horietako gela batetan hara non ikusten ditugun goma espumaz eginiko mozorro zoragarri batzuk. Benetan liluratuta gelditu ginen gu, euren habilidadearen berri jakin genuenean. “Iluna” deituriko antzerki talde bat daukate, eta bertan nahiz kale animazioetan jartzen dituzte praktikan euren eskultura paregabeak. beraz, badakizue, edozein jaialdi animatu asmoz bazabiltzate, Santurtzin profesional ederrak ditugula.
GOIERRI
Ordizian obrak hasi dituztela eta kontzentrazioak Goierriko herrietan eta ondoren herri-batzarrak:
- Ordizian, Malkaskon, 19:00etan.
- Beasainen, Zubimuzu plazan, 20:00etan.
- Urretxun, Potros plazan, 20:00etan.
- Lazkaon, plazan, 20:00etan.
- Zaldibian, Burrunbada herrian barna, 20:00etan.
- Legorretan, plazan, 1930ean.
- Ataunen, San Martingo plazan, 20:00etan.
HEGO-URIBE
- Eskualde mailan (Galdakao, Usansolo, Arratia-Lemoa). Eguerditik aurrera kontzertuak.
DURANGO
- 18etan: Ipuin-kontalaria
- 19etan: Antzerkia
- 20etan: Alpino-Tabiraren proiekzioa
- 21etan: Bertso-trama-graffitia
- 22etan: kontzertuak gaztetxean
Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana:
Barikurako prestatu genduzan ekitaldi batzuk bertan behera geratu ziren eguraldiaren erruz. Hainbat ume etorri ziran arren, ezin izan genduzan egin ez ipuin kontalariaren saioa ez grafiti tailerra. Kilimanjarori buruzko diapositiba emanaldia beste leku batean izan zen, haizearen erruz karpa ez egoalako oso ondo. Gabean eguraldia hobetu egin zan eta bertso-trama-grafitiaz eta Kuntur taldearen kontzertuaz gozatu gendun karpan.
- Afaria gaztetxean (txartelak Irunberrin salgai 6 eurotan).
- Ondoren, DVDaren emanaldia.
BILBO
“Itoiz hustu arte” DVD proiekzioa
Julio Villanueva Solidarioaren eskutik (euskaraz)
Kokapena:
[Bilbon] Errondabide Kultur Elkartean (Ronda Kalea) izango dira jarduera guztiak eta 19:30tan hasiko dira.
This entry was posted on Asteazkena, maiatza 3rd, 2006 at 8:43 pm and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.



Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.