Maiatzak 26, astelehena
ANDOAIN eta HERNANI
Kronika:
El Consistorio de Andoain cierra las puertas a Gelditour
Goizean iratzarri eta 9:30etarako duela 3 aste inguru eskaera egina zen udaletxe parera iritsi ginen. Beste toki askotan gertatu den bezala, eskaera egin eta erantzunik ez zen jaso, eta azken momentuan gure trolebus eta guzti gunera iritsi ginenean udaltzain batek esan zigun, ez genuela baimenik eta hortik berehala joateko, bidea oztopatzen ari ginela eta. Orduan herriko aparkaleku batetan aparkatu genuen kamioia, bitartean herritar batzuk udalekoekin hitzegiten zuten bitartean. Udaltzainak esan zigun bezala, udalekoak ere hala esan zioten: ez genuela kamioia bertara sartzeko baimenik. Eurek emaniko justifikazioa honoko hau izan zen: pintadez eta kartelez josirik herria “kristo” bat egina uzten omen dugu, eta gero berak udaleko diruarekin ordaindu behar izaten duela, beraz, ezin omen genuen kamioia ez plaza horretara ez herriko beste plazetara sartu.

Beno, beste behin ere agintarien esker txarra nabarian gelditu zen, baina guk nola ez, aurrera jarraitu genuen eurak informatu ez duten biztanleria informatu asmoz. Kamioia sartzeko baimenik ez eman arren, panelak jar genitzazkela esan omen zuten, beraz kamioitik panel informatiboak atera eta udaletxeko plazaruntz zuzendu ginen. 10:45etarako guztia montatua genuen. Oiartzun gehiegirik egiten ez zuen arren, pila potolodun minikadenatxo bat ere jarri genuen, 31-rako deialdia egiten duen cd-arekin, Ferminen abestia tartekatzen zuelarik. Beraz ahal genuen einean, gure esku genituen tresneriez baliatuz, Andoaindarrak informatzeari ekin genion, eta horietako askok lehendik zuten iritzia sendotzea iritsiko zirela ziur gaude. 12:30etan konzentrazioa deituta zegoen udaletxe parean bertan. Herritar talde polita bildu zen bertan, 40 pertsona inguru izango ziren, txikizio honi nahiko da! ozen entzun diezaguten ordezkatu beharko gintuzketen agintariei. Amaiera Josu herritarrak eman zion 13:00etan hurbildu zirenei hitz batzuk eskeiniaz. Lehenik, eurak ordezkatzen dituen udalaren debekuaren berri eman zuen, eta aipatu zuen oztopo guztien gainetik sarraski honen aurka jardungo garela eta hurrengo egunetako deialdietara ahal ziren guztiak azal zitezela eskatu zuen. Aipatu gelditourraren ibilera ko beste herri askotan bezala, oraingoan ere haurrak protagonismo berezia hartu zutela. Eurak izango dira batez ere, sarraski hauek pairatu dituztenak etorkizunean, eta badira infraestruktura honen inguruan interesa jartzen dutenak. Andoainen ea nondik pasako zen galdezka aritu zen horietako bat behintzat, eta triptikoa eman ostean aipatu zuten bazkalondoren irakurriko zutela. Besterik gabe, materiala biltzeari ekin genion konzentrazioa amaitu ostean. 13:30etan guztia kamioien jasoa genuen. Ondoren beraz, bazkaldu eta arratsalde partean Hernaniruntz habiatu ginen. Aipatu, goiz osoan zehar giro polita egin zigun arren, betiko moduan arratsalderako euri jasa ederra bota zuela. Baina 16:30etan Hernanira iritsi eta berehala atertu zen. 17:00etarako guztia montatua genuen Hernaniko udaletxe parean. Aipatu beharra dago, herri honetan beste batzuetan bezala, agintarien partetik ez genuela inongo arazorik izan (ez da toki bakarra izan ;-))Beraz, guztia montatu ostean, Hernanin ere izan zen informazio gosez gerturatu zenik. Beno arrtasaldea bertan pasa ostean, 8etarako guztia bildua genuen eta hurrengo egunari begira indarrak hartu asmoz, deskantsatzera joan ginen!

OIARTZUN
- 19.30tan HITZALDIA: “AHT eta KANPO KAIA”. Oreretako Reyna aretoan.
Hizlariak: Jabi Beltza (ekonomilaria) eta Jose Ramon de Miguel (Itsas kapitain ohia).
This entry was posted on Asteazkena, maiatza 3rd, 2006 at 8:45 pm and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.