Maiatzak 27, asteartea

LEZO eta ORERETA

 

Oreretan igandean egindako mendi-martxa

Kopilotoaren kronika:

11ak baino lehentxeago Lezon geunden. Txerrimuño ondoan aparkatu, eta informazio panelak nahiz kamioiaren muntaia osoa egiteari ekin genion. Gure materialaz gain, bertako materiala ere jarri zuten salgai (superportuaren aurkakoa…). Oreretara arratsaldean 6etan joan behar genuenez, ordurarte Lezon egotea pentsatu genuen. Beraz herritarrak informatzen goizeko saioa egin ostean, 14etan bazkaltzera joan ginen. Arratsaldean, Lezoko ikasle talde bat inguratu zen informatu asmoz. Lehenik bideo luzea ikusi zuten, eta ondoren herritar pare batek azpiegiturak Lezon suposatuko lituzkeen nondik norakoak esplikatu dizkiete. Ondoren berriro eskolara itzuli dira, eta 16:30etan eskola amaitu eta berehala, ikasle talde haundia gerturatuz joan da aht-aren inguruko informazioa eraman asmoz (pegatinak, triptikoak…) 6ak inguratzen ari zirela ikusirik, guztia bildu, lezotarrak agurtu, eta Oreretaruntz habiatu ginen. 6etan herrira iritsi bezain pronto, sarreran, herritar talde bat ongi etorria eginez genuen txalapartekin. Ondoren herri-gunera joango ziren bizikletari batzuk ere bazeuden.

Oreretako Zumardira iritsi bezain pronto, aparkatu eta guztia montatzeari ekin genion. Anekdota modura, ama seme batzuen elkarrizketa azpimarratuko nuke. Oreretan kamioia montatzen ari ginela, haur batek bere amari galdetu zion ea zer genekarren kamioiean. Amak orduan erantzun zion, trenak mendiak nola puskatuko dituen informatuko ditugula Oreretarrak…Berehala haurrak zera erantzun zion: “Ezin da puskatu Olentzeroren mendia!”.Jeje, atentzioa deitu zidan, besterik gabe.
Aipatu, oreretan jende asko ibili zela, bai laguntzen, eta bai informatzen ere. Aipatu baita ere material asko saldu zela. Beno, honekin beraz, agur esan genion euskal herriko beste herri bati beste behin ere. 20:45etarako guztia jasoa genuen, eta afaltzera zuzendu ginen.

DONOSTIA

  • DOKUMENTAL AURKEZPENA: “Itoiz hustu arte”

    eta SOLASALDIA: Itoitzekin Elkartasuna taldeko Julio Villanuevarekin.

    Presentación del DOCUMENTAL “Itoitz Hustu arte” y charla-debate sobre la situación actual de la controversia del pantano de Itoiz, con Julio Villanueva, miembro del colectivo Solidarios con Itoiz.

    Lekua: Kutxa Aretoa (Arrasate kalea). Ordua: 19:00.

This entry was posted on Asteazkena, maiatza 3rd, 2006 at 8:46 pm and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.