Maiatzak 30, ostirala
MUGERRE
- GELDITOUR Xamango aretoa dagoen plazan egongo da.
- 19:00etan hitzaldia Xamango aretoan Victor Pachon (CADEko kidea) etaMikel Alvarez (AHT Gelditu! Elkarlanako kidea).
- 20:00etan, tal-jana eta txintxur bustitzea.
- La caravane GELDITOUR sera à Mouguerre Elizaberri.
Accueil à 19h devant le Xamango.
Prise de paroles dernières infos à 19h 15
20 h talo et apéro animé.
Mouguerre Cadre de Vie/ AHTren Kontrako Elizaberriko Komitea



Kopilotoaren kronika:
Beno, Ustaritz eta Ustaritzeko jende jator guztiei agur esan ondoren eta Ustaritzeko toki liluragarri eta lagun are liluragarriago baten etxean lo egin ostean, Mugerreruntz habiatu ginen. Paraje zoragarri anitz igaro ostean, 18:30ak aldera iritsi ginen Mugerrera. Benetan maitemintzen duten tokiak, paraje hauek. Aipatu, seguruenik lehen aldiz izan genuela honelako giro dotorea eguraldiari dagokionez. Egun osoan zehar ateri eta eguzkitsu mantendu bait zen zerua. Beno Mugerrera heldu ginenean, gazte talde bat bertan genuen zai laguntzeko prest, nahiz eta pixkanaka jende asko hurbiltzen joan zen. Exerlekuak ezarri pantailen aurrean, eta 19:30etan ordu erdi inguruko bideoa martxan jarri genuen. Exerleku gutxi izan ziren hutsik gelditu zirenak, eta guztiak adi adi egon ziren aht-aren inguruan informatu asmoz, eguzkiaren errainuek begirada oztopa ez ziezaieten eskuak kopeteratuz. Bideoa amaitu bezain pronto, Mikel Alvarezek mikroa bereganatu eta hitz batzu eskeini zizkien Gelditourra aprobetxatuz Mugerrera inguratu ziren guztiei. Laburtuz, honoko hau esan zuen, besteren artean: Aipatu zuen, 40 minututako bideoa hurrengo egunetik aurrera egongo zela salgai. Gelditourraren ibilbidearen berri eman, eta aipatu zuen bidasoaren alde horretara hurbildu ginela, arazo berdinean aurkitzen garelako guztiok eta bertako taldeekin aspalditik mantentzen dugun elkarlana suspertu asmoz. Bideoan agertzen direnen aniztasuna azpimarratu zuen, eta Ordiziko nahiz Galdakaoko obren inguruko informazioa eman zuen. Aipatu zuen, proiektu honen aurka mobilizatzen jarraituko dugula. Donostiko manifestaziorako nahiz jaialdietarako deia luzatu zuen eta guztiak parte hartzera anima zitezen gonbitea zabaldu zien. Egitarauaren berri eman eta ondoren Victor Pachonek artu zuen hitza. Luze eta zabal aritu zen Victor ikusleen begiradapean hizketan. Victorren ondoren, beste herritar batek ere hitz batzu eskeini zituen, eta azkenik, Mugerreko gazte jator batek ondoren izango zen talo janera gonbidatu zituen guztiak. 20:30etan eman zitzaion hasera talo janari. Mota ezberdineko taloak dastatzeko aukera izan genuen. Zein baino zein hobeak, a! eta hori bai, nekazaritza ekologikoa kontutan hartuta eginiko elikagaiak guztiak. Beno zintzurrak bustitzeko ere izan zen edarietan aukerarik. Earra zeon dena! eta giro ezin hobea sortu zen, askariaren inguruan bertaratu ginenon artean solasaldiak sortzeko. Mugerretarrek nahiz eguraldiak lagundu zigun arratsalde pasa izugarri ederra pasa genuen Mugerren! Beno eta Mugerreko kronika amaitzera dioala dirudien arren, ez zen horrela izan! guztion sorpresarako, 21:30etan bi txalapartarik iluntzea errematatzeko, makilak dantzatzeari ekin zioten! Beno, Mugerren gelditourrak eman zuena beraz, proeiktu txikitzaile honen aitzakiaz gerturatu, eta guztion arteko elkartasun, solasaldi luze eta elkarlan bilakatu zituen…Iraun beza beraz hartu eman horrek urteetan zehar….Berandurarte Mugerretarrekin solasean aritu ondoren, ilunpetan abitu ginen Donostiaruntz 31ko jaialdi potolo horrekin batera gelditourrari agur esateko. Esperientzi ezin hobea izan da. Eta azpimarratuko genukeena, euskal herri osoan zehar aurkitu dugun jendartea! konfidantzakoak, leialak, lagunkoiak, solidarioak……eta beste milaka balore ejemplar. Ez dugu egun bakar batean ere ez jateko ez lo egiteko inongo arazorik izan. Guztia ongi lotua eta joaten ginen tokira joaten ginela ere, guztiak esku bat botatzeko prest. Benetan ez dakigu nola eskertu! Arro egoteko moduko jendea, honela bai, geldi daiteke AHT eta baita beste mila sarraski ere! Benga, zuen guztiongatik eta euskal herriagatik, JO TA KE AHT-A GELDITU ARTE! Besarkada bana eta milaka muxu zuetako bakoitzarentzako, ondo segi!
OIARTZUN
- Erakusketa Oreretako biteri txikin / Exposición en Biteri txiki.
This entry was posted on Asteazkena, maiatza 3rd, 2006 at 8:47 pm and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on maiatza 30, 2008 at 9:23 am Gelditour Iparraldera iritsiko da gaur | AHT gelditu! Elkarlana wrote:
[…] MAIATZAK 30 MUGERRE […]