Maiatzak 4, igandea, Kortesen
KORTES (Erribera)
Hasi da Gelditour Kortesen
GELDITOUR ekimenak hasiera eman dio bere martxari gaur eguerdian Kortesen. Bertan, GELDITOUR ekimena gauzatzen duen kamioia ikusi ahal izan dugu… baliabideak asko dira eta informazioa ere beste hainbeste. Kamioian AHT Gelditu! Elkarlanak prestatu berri duen bideo laburra ikusi ahal izango da.
Bideo horretan hainbat pertsonari egindako elkarrizketen zatiak ikus daitezke: Kimetz Etxeberria (Ingeniaria), Rosa Lago (Ekologistak martxan), Iñaki Antiguedad (EHUko irakaslea), Nekane Jurado (ekonomilaria), EHNE sindikatuko Gipuzkoako lehendakaria, Pablo Lorente (Plataforma por un tren social, no al TAV, taldeko kidea), Justo eta Aitor Esnaola (Legorretako baserritar afektatuak), Asier Agirre (Aramaioko alkatea), Roberto Bermejo (EHUko ekonomia irakaslea), Miguel Amorós (AHTren aurkako Kataluniako mugimenduko kidea), Victor Pachon, Janire Dominguez (ELA sindikatuko ingurumen-arduraduna) eta Ainhoa Etxaide (LAB sindikatukoa).
Bideo horrez gain, erakusketa bat ere prestatu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Bertan, AHTak eragingo lituzkeen kalteen inguruko argazkiak eta datuak ikus daitezke. Erakusketan ikusgai dauden argazki-muntaiak jendeari banatzeko prestatu diren eskuorrietan ere aurki daitezke. Eskuorri horiek GELDITOURrak bisitatuko dituen herri guztietan banatzeko asmoa dago.

Beraz, gaurko aurkezpenean GELDITOURrerako prestatu diren baliabideak ikusi ahal izan ditugu. Ondoren, Kortesen bertan, herri-bazkaria antolatu du Erriberako Tren Sozialaren alde, AHTrik ez!, Plataformak. Giro paregabean, eta itzaletan, noski, bertako produktuez egindako bazkari paregabea dastatu ahal izan dugu Euskal Herri osotik hurbildu garen guztiok.
Esan behar da, kamioiak interesa piztu duela herritarrengan, eta Elkarlanak atera berri dituen kamiseta eta txapak salgai jarri direla. Kamisetak kolore desberdinetakoak dira eta AHT Gelditu! Elkarlanaren logoa dute erdian. Txapak berriz, gorriak, Arrasateko manifestazioan banatu ziren horietakoak. Datozen egunotan herri/eskualdeetara iritsiko da materiala, eta guztiok kamiseta horiek erosteko aukera izango dugu ohiko guneetan.
Erribera Nafarroako hondakindegia
Horixe esan du Pablo Lorente “Plataforma ribera por el tren social. No al TAV” taldeko kideak: Erribera Nafarroako hondakindegi bihurtzen ari dira; beste lekuetan nahi ez dutena hona ekartzen ari dira. Noski, Kastejongo zentral termikoek zerikusi handia dute horretan. Pablok salatu zuenaren arabera, “ezin da zentral termikoen aurka egon eta AHTaren alde; azken batean, AHTa zentral termiko horiek gabe ezin baita egin, AHTaren gasolindegiak dira”.
+ Info:
Gelditour arranca en Cortes para arrojar luz sobre el TAV (Gara.net)
Gelditour arranca en Cortes para arrojar luz sobre el TAV (Gara)
Comienza en Cortes una marcha contra el TAV que acabará en Donostia (Deia)
Gelditour ekimen ibiltariak Kortes herrian abiatu eta Tuteran egin du lehen geldiunea (info7)
Gelditour: + debate - imposición

This entry was posted on Asteazkena, maiatza 3rd, 2006 at 9:20 pm and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on maiatza 22, 2008 at 4:44 pm Gelditourrek azken txanpari helduko dio datorren igandean | AHT gelditu! Elkarlana wrote:
[…] Maiatzak 4: Hasi da Gelditour Kortesen […]