Maiatzak 5, astelehena, goizean Kastejonen eta arratsaldean Tuteran
KASTEJON (Erribera)
- Goizean GELDITOUR Kastejongo Principe de Viana etorbidean egongo da goizeko 10etatik 14:30era. / Por la mañana, GELDITOUR se encontrará en la avenida Príncipe de Viana de Castejón.
TUTERA (Erribera)
- Arratsaldean GELDITOUR Tuterako Queilesko paseoan egongo da / Por la tarde GELDITOUR se encontrará en el paseo del Queiles de Tudela.
- 20:00etan: hitzaldia Tuterako Lourdes zentroan AHTren aldeko eta kontrako pertsonekin / En el Centro Cívico Lourdes de Tudela (Navarra) se celebrará una mesa redonda entre detractores y defensores del TAV.
KRONIKA
Goizean Erriberako trenbide gune nagusiena den Kastejonen egon gara. Azoka eguna zen baina azokatik harantzago jarri behar izan dugu kamioia eta egia esateko ez da jende gehiegi hurbildu. Gehienak trenbidearekin loturiko lanetan arituriko adineko jendea izan da. Betiko trenari pixkanaka geroz eta erabilera murritzagoa ematen zaiola aipatu digute hauetako askok eta orain berriz, jende xumeak behar ez duen eta erabiliko ez duen AHT ekarri nahi izateak ez dute ulertzen. Guk ere ez!

Bazkal ostean Tuterako plaza batean jarri dugu kamioia. Jende asko zebilen kaletik eta andana bat hurbildu da kamioira. Oro har, erakusketa begiratzen ibili da jendea, baita informazio esku-orriak hartzen ere. Pegatak ordea, haurren artean izan dira eskatuenak eta hiruzpalau haur kuadrila AHT Gelditu! Elkarlanako pegatarekin urrundu dira gugandik.
Arratsaldeko 8etan hitzaldia egin da. Oso jende gutxi etorri da eta gonbidatuak zeuden alderdiak etortzeari uko egin diote. Bertan, Pablo Lorentek AHTren inguruko informazioa eman du eta bereziki, mega proiektu hauen inguruan ematen den espekulazioa salatu du (Tuteratik kanpo UPNk eta IUk egin nahi duten geltokia, esaterako) edota energia beharrei aurre egiteko eraikitzen ari diren zentral termikoen arazoaz aritu da. Kastejonen bi zentral termiko eraiki dituzte 800 megabatioko energiarekin eta hirugarren bat eraikita dago baino Nafarroako Auzitegi Gorenak ilegala dela ebatzi du herritik 100 metroa dagoelako (distantzia minimoa 2 km dira). Hau ere martxan jarriko ote duten beldur dira Kastejonen.
Ikus daitekeenez, AHTren ondorioak ez dira pasatuko diren herrietara mugatzen, gure lurralde osoan dute eragina eta guztiek pairatzen dugu hauen garapenkeria (desarrollismo) basatia.

Ikusten al duzue ezkerretara mahai hori jarrita? Elkarlanak atera berri duen materiala dago hor salgai. Kamixetak (txuriak, berdeak, laranjak eta gorriak) 8 eurotara daude salgai. Metxeroak eta pina, berriz, euro bakarrera.
Eta gogoratu, maiatzaren 31an, Gelditourren azken egunarekin eta manifestazioarekin batera, Euskal Herri osoko produktuz egindako saski eder bat zozketatuko dela!!!
This entry was posted on Asteazkena, maiatza 3rd, 2006 at 9:29 pm and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.