Maiatzak 15, osteguna, Debagoienan

BERGARA eta ARRASATE

Iepa bueno hemen gatoz ba abiadura haundiko munstro hau gelditze bidean beste hainbat herri bixitatuz. Atzokoan goizean Bergaran eta arratsaldean Arrasaten izan ginen. Lo Bergaran egin genuen eta 10ak aldera aparkaturik genuen Munibe enparantzara gerturatu eta triptikoak banatzeari ekin genion. Eguzkia lainopetik ateratzen zen, baina atzokoan nagusi izan zen haize preskoak hamaika buruhauste ekarri zizkigun. Esposizio modura ezartzen ditugun ainbat panel zutik mantentzea zail gertatzen zen atzokoan. Makina bat aldiz lurrera jausten ziren eta eurei adi egon behar izan genuen, lurretik jasoz. Beno herri guztietan bezala, izan zen informazio gosez gerturatu zenik, panelei begira edo bideoari so. Bazkaldu, eta 14:00etan jasoa genuen guztia.

Arrasateruntz zuzendu ginen beraz. Antolakuntza paregabea Arrasatearrena. Lan dotorea egin zuten herritarrek gelditourrari ongi etorria eginez. Jende andana eta lan egiteko gogoz, honela montatu genuen guztia. Enparantza ingurua panelez josi genuen bertatik pasatzen ziren guztien begiradapean. 17:30etarako Arrasateko gune hau informazioz janzten amaitu genuen. Soinean aht-ren aurkako aldarria eraman asmoz, kamixeta izugarri saldu zen Arrasaten. Bergaran bezala, giro polita egiten zuen haseran, nahiz eta haize boladek burukomin pixka bat eman. Amaiera alderako euria hasi zen, baina haseratik ongi pentsatua genuen kasu hau emango balitz zer egingo genukeen, eta aterpe eder baten ondoan genuen kokatua kamioia, beraz ez zen arazorik izan eta giro euritsua kolore biziz margotu genuen atzokoan Arrasatearren herrian. Aipatu bezala, lan dotore eta txukuna burutu zuten herritarrek. 19:15ak aldera aldameneko kale batetatik, kartoi nahiz telaz eginiko tren ikaragarri bat azaldu zen guztion begibistara. 10 bat pertsona murgildu ziren munstro honen errailetan berau martxan jarri asmoz. Guztion inguruan ibili zen datorkigunaren isla zen trena. 19:30etan ekitaldiei hasera eman zitzaien. Haseran albokari gogor emanaz lan polita egin zuen herritar batek. Ondoren txalapartariak hartu zuten testigua. Bi txalapartarik melodia zoragarria entzun arazi ziguten, kartoi eta telaz eginiko trena euren inguruan zebilelarik, txalaparten erritmoarekin. Amaieran izugarrizko habiada hartu zuelarik, beldurgarria! 8-). Ondoren dantzatzeari ekin zion bikote batek. Eta euren soinen mugimenduak txunditu gintuen gerturatu ginenok. Bertsolari bik eman zioten segida. Dotorea hauen lana ere. Bertsolari batek gainera parodia polita burutu zuen eszenariotik jeitxita. Gure inguruan zebilen trenaren aurkako ekintza egin zuen, eta errailek eskatzen ziena beldurrik gabe burutu zuen, munstroari zaplazteko batzu emanaz. Amaiera emateko, testu bat irakurri zuten mikroetatik, eta besteren artean ondorengo egunetarako ekitaldien berri eman zuten, herritarrak parte hartzera gonbidatuz. Aipatu baita ere, ekitaldi guztian zehar goserik zuen ororentzat askari ederra prestatua zutela. Beno eta besterik gabe, kemioia bildu genuen. Bertan lo egin eta agur esan diegu, herri dotore hontako jende jator orori. Besarkada bat! Gaurkoan antzuolan gaude, eta bazkalondoren Eskoriantzarun joango gara, bertan ere hainbat ekitaldiz gozatuko dugularik.

This entry was posted on Osteguna, maiatza 4th, 2006 at 2:18 am and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.