Maiatzak 16, ostirala, Debagoienan

ANTZUOLA eta ESKORIATZA

Kronika

Gaua Arrasaten pasa, gosaldu eta 10etarako Antzuolan ginen. Eguraldi tristea egiten zuen, tarteka euria botaz. 10:15etarako guztia montatua genuen. Kamioia toki onean kokatu ahal izan genuen, udaletxe parean. Panelak, udaletxe atarian kokatu genituen, gerturatzen zen ororen bistan. Hemen ere izan zen informatu asmoz hurbildu zenik. Neska mutil gaztetxoak ere eskolatik irten eta gugana hurbildu ziren, abiadura haundiko trenaren inguruan informatzeko helburuarekin. Talde ederra hurbildu zitzaigun Antzuolako herri eskolatik, euren irakasleez lagundurik. Goiz pasa ederra izan zen beste behin ere, bertan igaro genuena, eta bazkal ostean, guztia biltzen hasi ginen, 14:45etarako kamioiean guztia prest zegoen hurrengo helmugara joateko. 18:00ak inguruan iritsi ginen Eskoriatzara. Guztia prestatu eta handik gutxira herri gunean hasera eman zitzaion manifestazioa gugana iritsi zen bertan amaiera emateko. Jende pilo ederra joan zen gerturatzen gugana.

Batzuk kamioipean zutik, beste asko lurrean exerita, bertako gazteek prestaturik zituzten hainbat ekitaldi ikusteko irrikitan. Lehenik, Odei eta Iñaki txalapartariek, makilekin zuten trebetasuna erakutsi ziguten. Ondoren Odeien txanda iritsi zen. Aktore papera bikain bete zuen, eskeini zigun antzerkian argi ikusi zen moduan. Ondoren, Gorkak gitarra bereganatu eta giro ezin hobea sortu zuen ikusleen artean. Sokak ederki dantzatu zituen ikusleen gozagarri izan ziren abesti sorta ederra joaz. Enea izan zen ekitaldiari amaiera eman ziona, bertsoetarako zuen gaitasuna erakutsiz. benetan lan dotorea Eskoriatzan gazteek egin zutena. Txalo zaparrada ederra zuen guztiontzat! Beno eta horrekin beraz iritsi zen kamioia jasotzeko garaia. 20:30etan amaitu genuen dena jasotzetik, eta gero bertan gelditu ginen lotan. Hurrengo egunean, Maiatzak 17an, Gasteiza joateko plana zegoen, baina dagoeneko jakingo duzuen moduan, dirudienez Gasteizko Udalari ez zion grazi gehiegirik egiten gure presentzia euren kaleetan barrena izaten, eta beste hainbat herritan gertatu den moduan, herritarrak proiektu honen inguruan informatzeko oztopoak jartzen saiatu dira Gasteizko udaleko politikariak. Argi gelditzen da, biztanleak proiektu erraldoi hau zer den jakiteak beldur itzela ematen diela…Beno zorionez, honelako mezprezuen aurrean, jendeak euskal herri osoan zehar azaldu digun esker ona nabarmentzen da.

This entry was posted on Osteguna, maiatza 4th, 2006 at 12:42 am and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    2. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    3. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    4. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    5. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    6. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    7. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    8. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    9. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    10. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina

  1. BILAKETA