Maiatzak 18, igandea, Araban
GASTEIZ eta LEGUTIO
- Goizean GELDITOUR Gasteizko kaleetan zehar ibiliko da / Por la mañana, GELDITOUR recorrerá las calles de Gasteiz.
- 12:00etan Urbina eta Lukuko herritarrek egunero pairatzen duten eraginari buruzko hitzaldi informatiboa lekuan bertan / Charla informativa in situ, a las 12:00, sobre la afección diaria en los vecinos de Urbina y Luku (en la Plaza de Urbina).
- 13:00 Kotxe-karabana Legutioraino / Coche-carabana hasta Legutio.

- 13:10, triki poteoa Legution eta informazio banaketa / Triki poteo en Legutio y reparto de información.
- 14:30, herri-bazkaria / Comida popular.
- GELDITOUR Legution egongo da arratsaldez / GELDITOUR se encontrará en Legutio por la tarde.

Kronika
Maiatzak 18an, goizez Legutiora joan ginen. 11etarako han geunden. Jende dexente zegoen laguntzeko, beraz berehala montatu genuen dena. Hasera batean Legution aurki genezakeenaz zalantza punttu bat genuen arren, argi gelditu zen, herritarrak jai eta alaitasun gogoz zeudela. Kamioia oso toki onean kokatu ahal izan genuen, udalatxe parean, enparantzara begira. Jende asko zebile inguruan beraz, eta horretaz aparte, eguraldi txukuna egin zuen. Eguzkia lagun eta euririk ez zorionez. Jatekorik ere izan zen, barrenak alaitu nahi izan zituzten guztien zerbitzura. Beste hainbat herritan gertatu den modura, herriko haurrak ere inguruan izan ditugu, alaitasuna eta bizi-poza elkartrukatu asmoz. Muxu bana, Legution ezagutu genituen haur bakoitzaren masailean! 14:00ak aldera bi trikitilarik, lehendik ere bazegoen giro dotorea are dotoreago bihurtu zuten. Legutioko plazan bertan hasi ziren melodia zoragarriak sortuz, segida inguruko tabernetan eman ziotelarik, jende multzo polit batek lagundurik. Giro polita oso beraz sartzerik izan dugun arabako herri bakarrean. Eguerdi partea iristearekin batera dena biltzen hasi ginen, 3retarako guztia ondo gorde genuelarik. Beno herenegungoan azken orduko geldiune bat suertatu zitzaigun. Arratsa libre genuenez, Otxandiora bixitatxo bat egitea erabaki genuen, eta hala egin ere. Bertako alkateari dei egin eta baimena eman ondoren, 3:30etan zerbait jan ostean, Legutiotik Otxandiorantz habiatu ginen. 17:00etan bertan ginen ihada. Herri honetan ere, leku ederrean kokatu ahal izan genuen gelditourreko kamioi ezaguna, udaletxe parean. Goizean eguraldiak aguantatu zuen arren, Otxandiora iritsi ginenerako euritsu zegoen giroa. Udaletxe azpiko aterpean ezarri genituen panel informatiboak, eta gainontzeko herrietan bezala, izan zen informazio gosez gerturatu zen herritarrik. Beno informazioa Otxandiotarren eskura jarri ostean, 19:30etan agur esateko ordua iritsi zen, Zornotzaruntz habiatu ginelarik bertan lo egin asmoz
This entry was posted on Osteguna, maiatza 4th, 2006 at 1:02 am and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.