Maiatzak 19, astelehena, Durangon

DURANGO

Hemen Durangoko Elkarlanaren kronika:

Gaur goizean Gelditour-a Durangora heldu da. Ikasleok paroia egin dute eta kamioiara gerturatu dira non aukera izan dute AHT Gelditu Elkarlanak egindako bideoa eta superestruktura kapitalista zikin honek egingo dituen kalteen erakusketa bat ikusteko. Egun osoan zehar egon da erakusketa eta bideo ikusteko aukera, bihar Zornotzan aukera izango dute.
Aratsaldean bizikleta martxa bat burutu da Elorriotik Durangora eta apur bat geroago konzentrazio bat egin dugu batzoki aurrean 80 pertsona inguru eta bukaera emateko giza kate bat. Inposizioa salatu dugu eta eztabaida eskatu diogu PNV-ko politikari gezurti hauei.

AHTri SUA ETA KITTO!!!!!

Argazki galeria

erdaraz

Hoy a la mañana ha llegado el Gelditour a Durango. Los estudiantes han realizado un paron y se han acercado al camion donde han podido ver un video realizado por AHT Gelditu Elkarlana y una exposicion sobre los daños que va a causar esta sucia superestructura capitalista que es el TAV. Durante todo el dia se ha podido ver la exposicion y el video que mañana podra verse en Zornotza.
A la tarde se ha realizado una marcha en bici de Elorrio a Durango y al poco de la llegada nos hemos concentrado alrededor de 80 personas frente al batzoki finalizando con una cadena humana denunciando la imposicion y exigiendo debate a estos mentirosos politicos del PNV.

Kopilotoaren kronika

Zornotzan sendi jator baten etxean lo egin ondoren, Durangon ezarri genuen kamioia. 9:30etan iritsi ginen bertara, nahiz eta 10:15ak alderarte ez genuen kamioia guztiz montatu, kamioiaren dimentsioak direla eta, nahiko maniobra eskatzen bait zizkigun. Toki onean zegoen kokatua. Anektota txiki modura, gugandik oso gertu genuen “Batzokia”. Hasera batean panelak kamioi ondoan ezarri genituen, baina berehala euria hasi zuenez, nahiko gertu gelditzen zen aterpe batetara mugitu behar izan genituen. Egia esan, atzokoan euria bota zuen gogotik, giro goibel eta bustia beraz atzoko kronikak nabarmentzeko eman ziguna. Beno jendea pasa ohi den lekuan jarri ginenez, beti izaten da kuriositateak eta informatzeko gogoak bultzaturik gerturatzen denik. 13etan Ibai herritarra mikroen jabe egin, eta ondoren ikusiko zuten bideoari sarrera eman zion. Datozen egunetarako ekitaldien berri ere eman zuen, jendeari deialdi horietan mobilizatzeko arren eskatuz. Momentu horretan bideoa ikusten 50 pertsona inguru bildu ziren. Bideoa amaitu ostean, Ibaiek berriro era inguratu zirenei ondorengo egunetako ekitaldiak gogorarazi zizkien. Beno bazkaldu, eta lasaitasun momentu batzuk igaro ostean, 6:30ak izango ziren, AHT-aren aurkako banderolekin horniturik gure ingurura bizikletariak azaltzen hasi zirenean. Bizikletari hauek Elorrixotik zetozen, antolatua zegoen bizikleta martxan parte hartuz. 30 pertsona baziren bertan, tartean Irurtzunen gertatu zen antzera, guraso batzuek, euren bizikleten atzealdean euren haurrak zeramatzatelarik. Bejondeizuela atzoko bizikleta martxan parte hartu zenuten guztioi!!! bene- benetan!!! Euria gogoz aritu zen arren, AHT-a gelditze bidean martxa hau egin zenuten guztiok txalo zaparrada beroa merezi dezute! ;-). Beno ondoren, 7retan ain zuzen, konzentrazio bati eman zitzaion segida. “Durangon AHT-rik ez” zioen pankartaren atzean jende andana bildu zen, 80 pertsona errex. Jendetza aprobetxatuz, 7:30etan giza kate bat burutu zen. Denboratxo bat alkar eskutik artuta egon ostean, iritsi zitzaigun Durango agurtzeko ordua ere. Beraz jende dexenteren artean guztia berehala gorde, guztiak agurtu, eta 8:30etan Zornotzaruntz habiatu ginen berriz bertan gaua pasatzeko.

DONOSTIA

AHTren aurkako herri mugimenduaren kriminalizazioari buruzko hitzaldia eta solasaldia, Loiolako Gaztetxean: Beasainen Auzitegi Nazionalera bidali nahi dituzten bi gazteak eta abokatu batek hitzegingo dute.

This entry was posted on Osteguna, maiatza 4th, 2006 at 1:08 am and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.