Gelditour ekimenaren “paperak” ondo daudela egiaztatu ahal izan dute Ezkiroz eta Noainen

Gelditour ekimenak Iruñeako Unibertsitatetik Ezkiroz aldera egin zuen, eta handik Noainera. Antza denez, bitan gelditu zituzten, lehenengoan foruzaingoak, eta bigarrenean, udaltzaingoak. Paper guztiak ondo daudela ikusita lasai utzi omen zituzten. Azpimarragarriena, ordea, Iruñerrian jendeak adierazi duen jarrera paregabea.

Elkarlaneko kopilotoaren kronika:

Goizean, Tafallatik Iruñerantz abiatu gara. Unibertsitatera 9:30ak inguruan iritsi gara. Bertara ikasle talde batzuk gerturatu dira. 13ak arte egon gara bertan eta gero bazkaltzera joan gara. Ezkirozera (Galar, udala) arratsaldeko 16:00etan iritsi gara. Hasieran jende gutxi xamar, baina denbora aurrera zihoan ahala, jende andana gerturatu da bertara. Kamixeta dexente saldu ditugu. 18:30ak aldera habiatu gara handik Noainerantz, hona 19:00ak aldera iritsi garelarik.

Noainen, berez prestatuta zegoen tokira ezin izan gara sartu, kale horretan ezin baitzen 5,5 tona baino gehiagoko autorik sartu. Beraz, errepide alboan geratzen zen ondoko beste kale batetan jarri behar izan gara. Honek, kamioia ezin irekitzea ekarri digu, toki faltagatik baina materiala atera dugu kamioi ingurura. Azpimarratzeko bi datu: Noainen kamioia aparkaturik genuela, foralek kamioaren paper guztiak eskatu dizkigute. Guztia legez eta ondo zegoela esan digute, eta joan dira. Noainetik Zizurra gentozela berriz, (lotarako gunera) bidean munizipalek gelditu gaituzte eta kameraz grabatu omen dute kamioia.

This entry was posted on Ostirala, maiatza 9th, 2008 at 10:51 am and is filed under Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.