Abiadura handiko trenaz
Berria» Eusko Trenbideak-eko zuzendariak Euskal Y proiektuari buruz adierazi berri duenaren gaineko xehetasun batzuk: Ez dut uste honen inguruan asko eztabaidatu denik. Aitzitik, administrazioak eztabaida publikoari uko egin dio. Are gehiago, azpiegitura erraldoi horren inposizioaren aurka gaudenok kriminalizatu nahian ari dira hainbat hedabideren laguntzarekin.
Gehiengoa alde dagoela sumatzen du. Eusko Legebiltzarraren %85 egitasmoaren alde egoteak ez du esan nahi herritar gehienak alde daudenik. NATOren adibidea hor dago, esaterako.
Baliteke hau izatea zenbait herritan egin(go) diren kontsultak galarazteko arrazoia.
Informazioa badagoela dio. Nik propaganda hutsa besterik ez dut ikusi. Oso polita, modernoa eta berdea, baina zehaztasun gutxikoa.
Makina bat kilometro falta da Euskal Herri osoa hartuko duen 460 km-ko luzera ager dadin. Zelan geldituko da Udalatxeko ekosistema, esate baterako? Km bakoitzeko 15.000 metro kubiko hondakin sortuko denez, non kokatuko dira zabortegiak? Eta harrobi berri mordoa? Beharbada, jendeari informazio guztia emanez gero, «aurrerapen» horren prezioa ezagutzen badu, ez duela hainbeste ordaintzerik nahi erabaki lezake, ezta?
Hiriburuen arteko komunikazioa sendotuko duela dio. Baietzean nago. Baina erdian diren herri, baserri, bizimodu, mendi, erreka, akuifero, ibar, landare, animalia, naturgune eta paisaiaren bizkarretik egingo duela ere bai, ordea.
Ezinbesteko proiektua da, bestela Europatik kanpo geratuko gara. Ziur? Europan ez al dago abiadura handiko trenik nahi ez duen herririk? Bada, doala Italiara.
Ez gara datuen arteko gerran hasiko. Zertarako? Gai honetan ados gaude eta. Eredu ekonomiko xahutzaile hau ez bada aldatzen, denok dakigu garraioaren arazoa larriagotu egingo dela eta AHTk ez duela konponduko. Gainera, gaur egun badago hiriburuak lotu eta merkantziak eramaten dituen Renferen trenbiderik. Zergatik egin beste bat?
Amaitzeko, kontu bat gehiengoen harira. Bada auzi bat ia erabateko adostasuna lortu duena, bai politikan, bai kulturan… baita mundu osoko adituen artean ere. Praileaitzeko haitzuloa eta bere ingurua behar den moduan babesteko eskariaz ari naiz. Bada, Amenabar enpresak, EAJren laguntzarekin, harrobia esplotatzen/leher egiten jarraitzen du, lotsarik gabe.
Justo Arriola. Elgoibar
This entry was posted on Larunbata, martxoa 1st, 2008 at 8:49 pm and is filed under Hemeroteka, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.