AHTren aurkako mozioa Durangoko Udalean

INDYMEDIA 2007.10.26 Durangoko AHT Gelditu Elkarlanak mozioa aurkeztu zuen ostegunean bertako Udalean. Ezezkoa nagusitu zen EAJ, PSOE eta PPren botoekin. EAE-ANVk, Aralarrek eta EBk mozioaren alde bozkatu zuten. Ostegunean, urriaren 25ean, Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak mozioa aurkeztu du Durangoko udalbatzan. Udalbatza hasi baino ordu erdi lehenago kontzentrazioa egin genuen udaletxearen aurrean eta 40 bat herritar elkartu ginen. Ondoren, batzuk udalbatzan esaten zena entzutera igo ginen.

Mozioan honako eskakizun hauek egin genizkion udalari:

- Abiadura Handiko Trenaren proiektuak aurrera egitearen aurka agertzea, eta dagokion administrazioari proiektua bertan behera uzteko eskatzea.
- Udalak desjabetze aktak ez sinatzea.
- Lanetarako beharrezkoak diren prozedura administratiboei laguntzarik ez ematea.
- Durangarron iritzia jakiteko, Udalak Abiadura Handiko Trenari buruzko herri galdeketa egitea, eta horren aurretik herritarrei benetako informazio objektiboa ematea.

Eztabaidan, EAE-ANV, Aralar eta EB mozioaren alde agertu ziren guztiz, eta horretarako arrazoiak eman zituzten. Halaber, AHTren aurkako argudioak azaldu zituzten eta herriari informazioa ematea eta herri-galdeketa egitea eskatu zioten udalari.

EAJk ez zuen inolako argudiorik eman. Beste udalbatza batzuetan honetaz hitz egin duela esan zuen eta ez zuela errepikatuko beste batzuetan esandakoa. PP eta PSOE herriari galdetzearen aurka azaldu ziren: lehenengoen arabera, demokrazian, halako erabakiak erakundeetan hartu behar dira, eta bigarrenen ustez, herritarrei hauteskundeetan galdetzen zaie galdetu beharrekoa.

Bozketaren emaitza ondokoa izan zen:

Mozioaren alde, 7 boto: EAE-ANV (4 zinegotzi), Aralar (2) eta EB (1)

Mozioaren aurka, 14 boto: EAJ (7), PSOE (4) eta PP (3)

Udalbatza amaitu aurretik, eskakizunen eta galderen atalean, Elkarlaneko kide batek hitza hartu zuen udalbatzan aurkeztutako mozioa denen aurrean irakurtzeko. Une horretan, PPko hiru zinegotziek gelatik alde egin zuten. Testua irakurri ondoren, AHTren aurkako oihuak entzun ziren udalbatzan elkartu ziren zenbait herritarren aldetik.

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana

This entry was posted on Ostirala, urria 26th, 2007 at 1:02 pm and is filed under Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.