Elorrio eta Anoetako herritarrek AHTari ez esan diote
Bietan ere %90etik gora izan dira AHT egitasmoaren aurkako bozak. Anoetan, 470 herritarrek bozkatu dute; 458k ezezkoa eman dute, baiezkoak 5 izan dira, zuriak 4 eta 3 baliogabeak. Elorrion, berriz, 2.281 herritar hurbildu dira bozkatzera. 2.129 bozka ezezkoak izan dira, 85 baiezkoak, 46 baliogabeak eta 21 zuriak.Antolatzaileek astelehenean bertan egingo dituzte herri-kontsulten gaineko balorazioak. Hala, Anoetakoek astelehenean, arratsaldeko 18:00etan, egingo dute prentsaurrekoa. Hona hemen aurreratu dutena:
AHTri buruzko herri-galdeketari amaiera eman diogu. Lehen esan bezala, balorazio oso positiboa egiten dugu gaur aurrera eramandako ekimen honi buruz. Oztopoak oztopo anoetar asko eta asko hurbildu da gaur AHTri buruz duen iritzia ematera eta horrek azken bizpairu hilabetetan aurrera eramandako prozesuak emaitzak eman dituela adierazten du.
Gaur oso ekintza garrantzitsua egin dugula iruditzen zaigu. AHTak zuzen-zuzenean eragingo digu anoetarroi, beraz, proiektu horri buruz iritzia emateko eskubidea dugu eta eskubide hori bermatu da gaurko herri-galdeketaren bidez.
Gaur ez dugu bestelako baloraziotan sartu nahi. Bihar (astelehena) arratsaldeko 6etan prentsaurreko bat eskainiko dugu Anoetan eta bertan azken hilabeteetan aurrera eramandako prozesuaren eta gaurko herri galdeketaren inguruan egiten dugun balorazioa eskainiko dute herriko eragile ezberdinek.
Informazio gehiago:
Elorrioko alkateari egindako elkarrizketa (MP3 - Hala Bedi irratia)
Elorrioko herri galdeketei buruzko bideoa 1 (YOU TUBE)
Elorrioko herri galdektei buruzko bideoa 2 (YOU TUBE)
Elorrioko eta Anoetako herritarrak ia aho batez AHTren aurka agertu dira (GARA)
Sólo un tercio de los vecinos de Elorrio y Anoeta acude a votar en las consultas sobre el TAV (DEIA)
AHTren egitasmoarekin ados ez daudela esan dute Elorrion eta Anoetan (BERRIA)
El rechazo al TAV gana en la consulta popular celebrada en Elorrio (DV)
Elorrio y Anoeta rechazan la “Y” vasca en unas consultas con escasa participación (EL CORREO)
Consulta con ETA al fondo (ABC)
Votos contra la “Y” sin censo (EL PAÍS)
This entry was posted on Igandea, abendua 2nd, 2007 at 11:01 pm and is filed under Albiste nagusiak, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on abendua 3, 2007 at 1:16 am xa2er wrote:
Zorionak Elorriotarrei eta Anoetarrei!!
on abendua 3, 2007 at 2:44 pm Bestea wrote:
Oraindik Deia irakurtzean “solo un tercio de los votantes…” eta gero “a su juicio….” haien talante faszista nabaritzen da.
EAJ naiz eta Gipuzkuko irugarren indarra izan, oraindik eskubide gustiak dituztela pentsatsen dute, eta hemendik urte batzutera EHko asken formaziora izatera ailegatzen direnenean, ala ere, berdin berdin jokatuko dute.
Beti beraien zementozko mentalidadeakin.
on abendua 3, 2007 at 4:00 pm Zorionak Elorrixo! wrote:
Zorixonak…. epaile eta PNV faxistek ezarritako oztopoen gainetik bozka ematera joan zareten guztioi, eta bertan lanean zaretenoi, lan zoragarria egin duzue, segi horrela! EZ DA PASAKO!
on abendua 3, 2007 at 11:45 pm Elorriotar eta Anoetarrek ezezkoa AHTari! - Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga wrote:
[…] galdeketen informazio gehiago nahi baduzue, ahtgelditu.org orrian […]
on abendua 4, 2007 at 8:46 pm DEIA eta EITBren jarrera wrote:
lotsagarria Deia egunkariaren objetibotasuna, benetan PNV iada inor ez duzue engainatzen, komunikabidea edo manupulaziobide?