AHT Gelditu! Elkarlanak Elorrio eta Anoetako herritarrak zoriondu eta beren borondatea errespeta dadin exijitu du

AHT Gelditu! Elkarlanak prentsaurrekoa eskainai du gaur goizean Bilboko Ekoetxean igandean Elorrion eta Anoetan izandako herri galdeketak baloratzeko.

AHT Gelditu! Elkarlanaren oharra:

AHT Gelditu! Elkarlanak oso positiboki baloratzen ditu Elorrion eta Anoetan igande honetan burutu diren herri galdeketak. Balorazio horrek, izandako partehartzea, zein hauen emaitza, AHT-ren erabat aurkakoak, biltzen ditu.

AHT Gelditu! Elkarlanak Elorrio eta Anoetako herritarrak zoriondu nahi ditu, gobernu espainolaren debekuen eta hainbat komunikabideren, edota PNV bezalako eragileen gainetik, partehartze nabarmena lortu dutelako galdeketetan.

Zentzu horretan, EAE-n gobernu espainolaren delegatu den Paulino Luesmaren eskutik, Elorrioko udalaren aldetik aurreikusten zen herri galdeketaren debekua, zein Anoetakoan egon diren mehatxuak salatzen ditugu.

Jarrera horrekin, proiektuaren arduradun diren instituzioak, herritarrek egitasmoaren inguruan eztabaida piztu eta euren iritzia agertzearen beldur direla agerian geratzen da. Honek berriz, AHT defendatzeko argumenturik ez dutela nabarmentzen du, baita honen izaera inposatzailea. Zentzu horretan, esanguratsua iruditzen zaigu beste behin ere, proiektuaren arduradun diren instituzioak herri galdeketen aurretik egon diren hitzaldi eta debateetan parte ez hartzea erabaki izana.

Horrela, Elorrio eta Anoetako herritarrak izan dira, beste behin ere, proiektuaren arduradunak diren instituzioak ukatzen digutena eta ekiditen saiatzen direna, praktikan jarri dutenak: egitasmoaren inguruko informazioa zabaldu eta partehartze zein herritarren erabakiei bide eman.

Horregatik, Elorrio eta Anoetako herritarrek, azken asteetan burutu duten lan informatiboa gailendu nahi dugu, baita ere proiektuaren inguruan, eta hain beharrezkoa den eztabaida soziala bultzatzeagatik.

Elorrio eta Anoetako herrien erantzuna, debeku eta ukapen saiakeren gainetik, eredugarria izan da eta biluzik uzten ditu Ibarretxe jaunaren modura, etengabe erabakitzeko eskubidearen gainean mintzo eta ariketa praktikoa gauzatzeko deus egiten ez dutenak.

Baina edozeren gainetik, AHT Gelditu! Elkarlanak, orain Elorrio eta Anoetak egin duten bezala, aurrez, Urbinan, Gasteizko kontzejuetan, Itsasondon, Atxondon, Alegin, Angiozarren, eta Aramaion AHT-ren aurka agertu direla herritarrak eta arduradunei mezu zuzena bidali; ekidin behar ez duten, ezin ekidin dezaketen mezu bat.

Gehiengo sozial eta sindikalak, AHT-ren proiektua, orain eta bertan behera uztea exijitzen du, baita gaur egun inolako eztabaidarik gabe inposatzen zaigun garraio ereduaren, lurralde antolaketa eta gizartearen inguruko eztabaida sozial sakon baten beharra ere.

Bukatzeko, AHT Gelditu! Elkarlanak, Abenduak 15ean Arrasaten burutuko den manifestazioan parte hartzera deitzen du. Horrela, gaur inoiz baino gehiago, proiektu honen aurkako informazioa, partehartzea eta mobilizazio herritarrak beharrezkoak direla berresten dugu.

Bilbon, 2007ko abenduaren 4an.

Informazio gehiago:

Elorrioarrak eta anoetarrak zoriondu ditu AHT Gelditu!-k (GARA)

Opositores al TAV valoran “no rotundo” al tren en consultas Elorrio y Anoeta (TERRA)

This entry was posted on Asteartea, abendua 4th, 2007 at 11:22 am and is filed under Albiste nagusiak, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Gipuzkoan azpegitura-lan handiak gelditzeko presio soziala egitera deitu dute
    2. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    3. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    4. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    5. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    6. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    7. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    8. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    9. Alde bakarreko eztabaida
    10. U-21: Xahuketarik EZ! AHTrik EZ! Manifestazioa Tolosan

  1. BILAKETA