Mugerren eta Uztaritzen AHTri buruzko galdeketa eginen dute

Berria» Martxoaren 9ko herri eta kantonamenduetako bozak AHTren aurkako bozgorailu bihurtu nahi dituzte Lapurdiko ingurumenaren aldeko taldeek. Uztaritze eta Mugerren herri galdeketa antolatu dute.

«Herri kontsultan parte-hartzea handia bada, legitimitatea emanen digu botere publikoei AHTrekiko gaitzespena erakutsi eta botere publikoei jarrera aldaketa eskatzeko», adierazi zuen atzo Didier Rouget Uztaritzeko taldeko kideak. Dagoeneko 300 pertsona inguru bildu dira AHTren aurkako taldean. Etxez etxe AHTri buruzko informazio kanpaina egin dute Uztaritzen.

Mugerren ere AHTri erabateko gaitzespena adierazi nahi diote. Bi herrietan Herriko Etxearen onespena lortu dute, hauteskundeen prozedura ez trabatzeko eta galdeketa egin ahal izateko. Galdeketa goizeko zortzietan hasiko da eta arratsaldeko seietan ekinen diote kontaketari, hauteskundeak bukatu ondoren. Bi herrietan auzapezek atxikiko dute bozka hautestontzietako giltzak.

Hautetsi eta hautagaiei AHTren aurkako jarrera hartzea eskatu die, ingurumenaren alde diharduten elkarteen kolektiboak (CADE). Xedea aurkeztu zelarik hautetsi gehienek AHTren aldeko jarrera agertu bazuten ere, geroztik aldaketa sakona gertatu dela azaldu du CADEk. Horren froga gisa, Michelle Alliot Marie Frantziako Barne ministroaren kasua aipatzen du. Berriki AHTren aurka eta gaur egungo trenbidea erabiltzearen aldekoa dela jakinarazi du.

«AHT sustatzen duten Merkataritza eta Industriako Ganberako kide den Peio Olhagarai eta Baionako hautetsi handiak gomitatzen ditugu bozka zenbaketa egitera, ikus dezaten herritarrek ez dutela onartzen inposatu nahi dieten xede hori» azaldu du Victor Pachon CADEko kideak.

RFF BERRIZ ERE GIBELERA. Frantziako trenbideak kudeatzen dituen RFF konpainiak onartu du aldaketak egon daitezkeela AHTren xedean. Alta, ohar hori lau hilabeteko eztabaida publikoaren ondoren heldu da eta orduan erakutsitako txostenetan oinarriturik onartu zuen Frantziak Bordele-Hendaia atalean Abiadura Handiko trenbide berria egitea.

RFFko arduradunek jakinarazi dute behar bada ez dela AHT geltoki berririk eginen Lapurdin. «Didier Borotra Miarritzeko auzapeza larderian ariko da, herriko atariraino turista pila ekarriko dizkion trena zuelako amets», erran zuen Pachonek.

Urrian Parisen egindako Ingurumenaren Mintegiak trenen neurriak handitzea deliberatu zuen. Horrela, kilometro batekoak izanen dira eta 850-900 tona garraia ditzakete. Kopuru hori aintzat hartuz, ekaien garraiorako behar den tren kopurua herenera murriztuko dela ohartarazi du CADEk. RFFk iragarritako kopuruak faltsuak zirela dio Pachonek.

Aditu suitzarrek emandako ebazpena ekarri du gogora azaltzeko ez dagoela AHT trenbide berriaren beharrik. Egungo egitura baliatuz 260 tren pasa daitezke. Alta, 850 tonako trenak erabiliz 2020an 89 tren pasatuko liratekeela azpimarratzen du CADEk, azpiegitura berrien beharrik ez dagoela argudiatuz.

Tren sarea Lapurdin

53

Egunean pasatzen diren trenak. Norabide bietan 260 tren ibil daitezke, baina askoz gutxiago dabiltza. Ekaien garraiorako 22 tren ibiltzen dira, hurbileko 15, eta AHT eta bidaia luzeetako 16. Guztira, 53.

282

2020rako RFRk pasarazi nahi dituen trenak. Trenbide berrian zortzi AHT eta ekaien garraiorako 155 tren nahi ditu RFRk 2020rako. Gaurko trenbideari ere etekin handiagoa atera nahi dio; garraiorako 49 tren, hurbileko 50 tren eta 20 AHT pasatzea nahi du. Orotara 282 tren lirateke.

89

CADEren egitasmoa. Garraiorako 41 tren, hurbileko 30 tren eta 18 AHT ibiltzea proposatzen du CADEk, orotara 89 tren. 800 tonako trenak baliatuz ekaien garraioa %500 handituko litzatekeela esan dute, eta hurbileko tren kopurua bikoiztuko litzatekeela.

Deialdiak

Mendi ibilaldia. Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, gaur, Bizkaiko eskualde horretan AHTk zer kalte egingo dituen erakusteko mendi ibilaldia egingo da Durangotik Abadiñora. 09:30ean abiatu eta 14:00etan helduko dira.

This entry was posted on Larunbata, martxoa 1st, 2008 at 8:50 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Hemeroteka, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.