Aramaioko alkatearen aurka salaketa jarri du Fiskaltzak, AHTri buruz galdeketa egiteagatik

Berria» Aramaioko (Araba) alkate Asier Agirreren aurka salaketa jarri du Gasteizko Fiskaltzak, iazko irailean AHTri buruz «legez kanpoko» herri galdeketa deitu izana egotzita. Fiskaltzaren arabera, iazko irailaren 28, 29 eta 30ean legez kanpoko erreferenduma egin zuten herrian, udal azpiegiturak baliatuta.

2006an herritarrek 600 sinaduratik gora aurkeztu zituzten Udalean, AHTri buruz galdeketa egiteko eskatuz. Galdeketa iazko maiatzeko udal hauteskundeen egunean egitekoa zen Udala, baina Arabako Hauteskunde Batzordearen debekuaren ondotik, atzera egin zuen. Herritarrek galdeketa aldarrikatzen jarraitu zuten eta, azkenean, irailean eman zuten iritzia. Argia gainera: bozkatu zuten 673 lagunetatik 654k ezetz esan zioten AHTri. Herritarren iritzia oso aintzat hartuko zuela adierazi zuen Udalak.

Fiskaltzaren hitzetan, alkateak debekuari muzin egin eta «inkesta» egitea erabaki zuen. Prebarikazioa, aginte judizialari desobedientzia eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi dizkio.

Bestetik, AHT Gelditu! Elkarlanak adierazi du Jaurlaritzak argitara emandako soziometroak zerbait baieztatzekotan, herritarrek ez dutela AHTri buruzko informaziorik baieztatu duela.

+ Info: 

Querellado el alcalde de Aramaio por un referéndum sobre el TAV (Gara)

La Fiscalía alavesa denuncia al alcalde de Aramaio por su consulta sobre el TAV  y Un proceso que no contó con la autorización del Gobierno central ni con el permiso de los jueces  (DNA)

This entry was posted on Asteazkena, apirila 2nd, 2008 at 12:32 am and is filed under Albiste nagusiak, Hemeroteka, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.