Legorretan AHTri buruzko galdeketa egingo dute otsailaren 15ean
berria Legorretako herritarrek (Gipuzkoa) AHTri buruz duten iritzia eman ahal izango dute heldu den otsailaren 15ean. Udalaren babesarekin, «berme demokratiko guztiak» izango dituen herri galdeketa egitea erabaki du Legorretako AHT Gelditu! Elkarlanak.
Azken astean 300 herritar baino gehiagoren sinadurak bildu dituztela jakinarazi zuen, atzo, Legorretako AHT Gelditu! Elkarlanak. Sinadurak bildu ostean, herri galdeketa egin ahal izango dutela berri eman dute, «herritarrek beren iritzia eman eta erabakia har dezaten».
AHTren lanak hasiak direla, eta Legorretako herria «zeharo» baldintzatuko dutela ohartarazi dute elkarlaneko kideek: «Orain arte, hainbat administraziotatik, Madrildik zein Eusko Jaurlaritzatik, informazioa eta eztabaida ukatu dizkigute, hitza eta erabakia ukatu dizkigute. Horren aurrean, egin dezakegun gauzarik onena ariketa demokratiko bat egitea da: herriari galdetzea».
Eusko Jaurlaritzako Gobernua osatzen duten alderdiek hori bera egin beharko luketela uste dute elkarlaneko kideek: «Eusko Jaurlaritzak herriari hitza eman behar dio, eta herriaren erabakia errespetatu behar du. Hori da Legorretatik bidali nahi diegun mezu nagusia».
This entry was posted on Asteazkena, urtarrila 14th, 2009 at 1:09 am and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.