“Legorretakoa tanta bat izan da, AHTren aurka altxatuko den itsasoaren barruan”
Horrelaxe baloratu dute Legorretako AHT Gelditu! Elkarlanakoek gaurko garaipena, Legorretako herriak ezezko borobila eman baitio bere herritik ziztu bizian pasarazi nahi duten azpiegiturari. Emaitzak argiak izan dira: 37 baiezko, 349 ezezko, 14 txuri eta 2 baliogabetu. Giro paregabea gaurkoan herritarrek antolaturiko herri-kontsultan.
Legorretako AHT Gelditu! Elkarlana» AHTren lanak hasiak dira, sekulako kalteak sortuko dituelarik Euskal Herrian, gure etorkizuna zeharo baldintzatuko du, gure herria, Legorreta, horren adibide argia izango delarik.
Orain arte administrazio ezberdinetatik, Madriletik zein Eusko Jaularitzatik informazioa ukatu zaigu, eztabaida ukatu zaigu, hitza ukatu zaigu.
Egoera honen aurrean Legorretako AHT gelditu! Elkarlanak ariketa demokratiko bat egin nahi izan du, herriari eman dio hitza eta Legorretak erantzun du! EAJk Kontsultari eginiko boikot publikoari aurre eginez Legorretako 402 herritarrek zentsoaren % 35ak parte hartu dute Herri Galdeketa honetan. AHTren alde zaude galderari honela erantzun diote legorretarrek: baiezkoak 37 (% 9), ezezkoak 349 (% 87), txurian 14 (% 3.5) eta baliogabeak 2 (% 0.5).
Argi ikusi da legorretarrek Ez esan diotela AHTri, ez esan diote azpiegitura antiekologiko, antisozial eta kapitalista honi, ez esan diote administrazio ezberdinen inposaketari.
Emaitza hauen aurrean eskaera bat luzatu nahi diegu lan honen sustatzaileei. Geldi dezatela lan hau, entzun diezaiotela herriari eta ireki dezatela eztabaida prozesu bat Euskal Herriak behar duen garraio sistema jasangarria denon artean eraikitzeko.
Legorretakoa garaipen txiki bat izan da zentzu honetan, tanta bat izan da AHTren aurka altxatuko den itsasoaren barruan.
Legorretan, 2009ko otsailaren 15ean
This entry was posted on Sunday, February 15th, 2009 at 10:08 pm and is filed under Albiste nagusiak, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.