AHTren inguruko herri galdeketak egingo dira Arbizun eta Lizarragabengoan

Pasa den larunbatean, Sakanako AHT Gelditu Elkarlanak Arbizun eta Lizarragabengoan herri galdeketak egiteko bildu zituzten sinadurak plazaratu zituzten. Egun hortan Arbizuko Udalari eta Lizarragabengoako Kontzejuari herri galdeketak ahal bezainbeste laguntzeko eta sustatzeko eskaera egin zuten. Hona hemen Gara egunkariak larunbateko prentsaurrekoari buruz atera zuen berria:

Sakanako AHT Gelditu! Elkarlaneko berrogei bat kidek prentsaurrekoa eskaini zuten Arbizun, bertan datorren maiatzaren 17an izango den Abiadura Handiko Trenaren inguruko herri-galdeketa iragartzeko. Hil horren 10ean Lizarragabengoan ere makroproiektuaren inguruko kontsulta egingo zaie herritarrei. Euskal Herriko beste hainbat herritan gertatu den bezala, oraingoan Nafarroako bi herri horietako biztanleek izango dute hitza eta boza.
AHT proiektuaren aurkako taldeak 316 herritarren sinadurak bildu dituzte, herriko erroldaren %40tik gora eta etxe gehienetan, %70. «Nahitaezkoa da herritarren iritzia entzutea eta errespetatzea. «Demokrazia herriaren boterea omen da. Bada, horixe besterik ez dugu eskatzen gure sinadurekin. Herritarrek iritzia emateko eskubidea izan dezatela eta horiek erabakitakoa errespeta dadila», aldarrikatu zuten Elkarlaneko bozeramaileek.

Bestalde, Arbizuko Udalari «bere eskuetan dagoen guztia» egin dezan eskatu zioten, «AHTren eraikuntzaren inguruko informazio ahalik eta zabalena emanez, gai honen inguruan eztabaida sustatuz eta herriak bere iritzia eman dezan bitartekoak jarriz».

Bozeramaileen hitzetan, herri-galdeketa honen azken helburua, «inposizioen gainetik» herritarren iritzia «entzunaraztea eta errespetatzea» lortzea da.

Zentzu horretan, bai Arbizuko bai Lizarragabengoako bizilagunei maiatzean izango diren herri-galdeketetan parte hartzeko gonbita egin zieten.

Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeko gobernuek bultzatzen duten makroproiektuak kalte ekologiko, sozial eta ekonomiko «larriak» ekarriko dituela ohartarazi zuten Sakanako AHT Gelditu! Elkarlaneko bozeramaileek. «Amalurrari konponezinezko kaltea eragiteaz gain, AHTk ez lituzke gaur egungo trafiko eta garraio arazoak konponduko. Sakana bezalako eskualdeak, inkomunikaturik utzi nahi dituzte, lotura hirien artekoa bakarrik izanik eta hori gutxi balitz, haren eragin guztiak larrutik ordainarazi nahi dizkigute», salatu zuten.

Horrez gain, bozeramaileek gogorarazi zuten proiektuaren finantziazioari dagokionez, 5.000 euro inguru kostatuko litzaiokeela nafar bakoitzari; dirua «guztion poltsikotik zuzenean esku pribatuetara joango litzateke». Ildo horretatik, Nafarroako Gobernua «AHTren inguruko egiazko informazioa herritarrei ez iristeko eta eztabaida ezerezean gelditzeko egiten ari den ahalegina», salatu zuten.

Galdeketak presentatu zenean ere prentsaurreko bat egin zen. Hemen jarri genuen prentsaurreko honen textu guztia euskeraz (eta argazkia), eta hemen gaztelainazkoa.

This entry was posted on Asteazkena, apirila 1st, 2009 at 6:21 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Ekimen informatiboak, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Lapurdiko AHT xedea baztertu egin dute
    2. 18 de Junio debate sobre el TAV en Pamplona. Participa el Gobierno navarro.
    3. Mugitu coloca 34 inodoros en la calle para denunciar el despilfarro del TAV
    4. AHTaren proiektu berriak kalte handiagoa eragingo duela salatu dute
    5. Dos encargados de las obras del AVE en León en la que murió un trabajador condenados a multa de 1575 €
    6. AHTaren ibilbidean lur sailak erosi ditu CADEk, «barrikada» jartzeko
    7. Nafarroako Parlamentuak ez du AHTari buruzko eztabaidarik nahi
    8. Tafalla: AHTa bazter uzteko eskatu dute karrikan
    9. Paran las obras del TAV en Cadreita durante 15 minutos
    10. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea

  1. BILAKETA