Igandean AHTri buruzko herri kontsulta izango da Arbizun

Sakanako Elkarlana Nafarroan izango den AHTri buruzko lehenengo herri kontsulta izango da biharkoa eta hala, lehen aldiz Nafarroan herritarrek Abiadura Handiko Trenari buruz duten iritzia azaldu ahal izango dute. Sakanako AHT gelditu! Elkarlanak jakinarazi du bozketa inongo gora-beherarik gabe egiten dela ziurtatzeko hainbat begirale izango direla, eta horrekin batera, egunean zehar trikitilariak, haurrendako jokuak eta auzatea egonen direla gaineratu du herriari hitza ematea ospatzeko modukoa baita.
Sakanako AHT gelditu! Elkarlanaren oharra:
Igandean, Sakanako Arbizu herrian AHTri buruzko herri galdeketa eginen dute. Goizeko 9etan hasi eta arratsaldeko 8ak bitartean arbizuarrek beren iritzia eman ahal izanen dute AHTri buruz.

Egunean zehar, bozketa inongo gora-beherarik gabe egiten dela ziurtatzeko hainbat begirale ibiliko dira:

Olaztiko alkatea
Arruazuko alkatea
LABeko eskualdeko arduraduna eta hainbat delegatu
Hesian taldeko musikariak
Kaotiko taldeko musikariak
Vendetta taldeko musikariak
Eneko Lazkoz bertsolaria
Arbizuko nesken sokatira taldeko kideak
Bakaikuko Gazte Asanbladako kideak
Honetaz aparte, bozketa jai giroan burutuko dute arbizuarrek, herriari hitza ematea ospatzeko modukoa baita. Honela, trikitilariak, haurrendako jokuak eta auzatea egonen dira.

This entry was posted on Larunbata, maiatza 16th, 2009 at 2:33 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Sin saber nada de lo que finalmente ha pasado ¿a que ha salido amplia mayoría en contra? si es que… algunas cosas son más que previsibles…
    ————
    Azkenean gertatu den ezer jakin gabe, gehiengoa ezezko botoa eman dute, ezta? gauza batzuk oso errezak dira aurreikustea…

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26
    2. Maiatzaren lehena, Arratia-Hego Uribe martxa. “AHT sakratua”
    3. UPNk onartu du Castejon eta Iruñea artean baino ez dutela eginen AHTa
    4. Zarraluqui admite que el TAV en Nafarroa se limitará a la línea Iruñea-Castejón
    5. AHT Gelditu denuncia en Iruñea el replanteamiento de la obra del TAV en Navarra
    6. 27 de abril Día contra el TAV en la zona de Barañain-Etxabakoitz y Zizur
    7. Comienzan las obras del TAV del tramo Castejón-Cadreita, en la Ribera navarra
    8. Artikulua:”Ipar Euskal Herriko AHTren obrak ez du lehentasunik”
    9. Barcina viaja a Madrid para impulsar dos nuevos tramos del TAV en Nafarroa
    10. AHT Gelditu! ha participado en el Foro Social Mundial 2013 (Crónica)

  1. BILAKETA