Aramaioko alkatea kargutik kendu nahi dute AHTren gaineko herri galdeketagatik

Arabako Auzitegi Probintzialeko Fiskaltzak Aramaioko alkatea bederatzi urtez kargu publikorik betetzeko gaitasunik gabe uzteko eta 1.800 euroko isuna ezartzeko eskatu du, herritarrek antolatutako AHTri buruzko galdeketagatik. Otsailaren 10era arte atzeratu dute epaiketa.

2006ko azaroan Aramaioko herritarrek eta kirol, kultura eta gizarte arloko udalerriko hainbat taldek AHTren egitasmoaren gaineko iritzia galdetzeko eskatu zioten Udalari. Udalak aho batez onartu arren, Arabako Auzitegi Probintzialak, Estatu Abokatuak bultzatuta, herri galdeketa debekatu zuen.

Handik urtebetera, herritarrek berek antolatu zuten herriaren iritzia zein den jakiteko galdeketa, eta hainbat elkarte zein talderen parte-hartzeaz, auzoz auzo gauzatu zuten 2007ko irailaren 28tik 30era. Estatu Abokatuak berriro jo zuen galdeketaren kontra, baina, herriaren aurka ezin zutenez egin, herritarren ordezkariaren aurka jo zuten, Asier Agirre alkatearen aurka, hain zuzen. Otsailaren 10ean izango da epaiketa.

Ondorio «larriak»

Fiskalak aurkeztutako «froga nagusia» alkateak egun horietako batean udaletxeko «ateak ireki izana» dela argitu zuten atzo zenbait zinegotzik eta alkateak berak. Oso «larritzat» jo zituzten epaiketak izan ditzakeen ondorioak, bederatzi urtez ezgaitzeko eta 1.800 euroko isuna ezartzeko eskatu baitu Fiskaltzak.

Udal ordezkarien jarduera berezkoa dena, interes politiko jakin batzuen arabera «judizializatzea eta herriari hitza emateagatik» ezgaitzeko zigorra eskatzea udalen autonomiaren aurkako eraso larria dela salatu zuten, eta era berean, «udalen autonomia kolokan jartzen du».

Herriari hitza ematea udalen funtzionamendu demokratikoan sakontzeko «ariketa bat da», argudiatu zutenez. Eragin handia izan dezaketen egitasmoen aurrean, «ezinbestekoa da herritarren iritzia ezagutzeko udal batek dituen bide guztiak jorratzea, informazioa zabaltzea, eztabaida bultzatzea, eta nola ez, herri galdeketa», nabarmendu zuten.

This entry was posted on Asteazkena, abendua 16th, 2009 at 23:15 and is filed under Albiste nagusiak, Desjabetzeak, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Prentsa oharra: UPN, Nafarroaren “salbatzailea”
    2. Behar ez dugunetik murriztu dezatela!
    3. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    4. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    5. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    6. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    7. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
    8. Nafarroako Kontuen Ganbera: “AHTren diseinua zaharkitua dago eta indefinizioz betea”
    9. AHT: Euskal politikaren giltzarria (prentsa oharra)
    10. Gastu militarra eta AHTren inuzentekeriak gizarte eskubideak murriztu eta larrugorritan uzten gaitu
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA