AHTrik ez!

DNG» Idatzi hau Nuria Lopez de Gereñu eta politiko kategoria duzuen guztiei zuzendu nahi diet. Ez dut nahi estrategikotzat duzuen tren sarraskitzaile hori gure herrietatik pasatzea.

Ez. Ze tren hori, TGVa, Hendaia-Paris bidea aspaldi egiten hasi zelako eta Iparraldean momentuz, ez duelako txikiziorik egin. Fran-tziako hiriburura joateko Donibane Lohitzune, Miarritze eta Baionan geltokiak ditu (ohiko trenbideak dituen geltoki berberak) eta abiadura geldoan (orduko 100 kilometro) urruntzen da Euskal Herritik, eta Bordeleranzko bidean handiagotzen du abiadura.

Guri, Hegoaldekoei, AHT espainola inposatu nahi diguzue, “trenbidea da bidea” esanaz. Ibilbide berri batekin: Y sare berria.

Hau ez da zentzuzkoa. Zenbat bidaiariretzat da tren berri hori? Donostia-Bilbo-Gasteiz ibilbidea egiten duten 47.000 horientzat? 230 kilometro orduko abiadura daraman kohetean joateko? Errepidean abiadura 120ra mugatuta dagoen garai honetan! 90 kilometro orduko abiadura merkantzientzat? Egun, sare zaharretik abiada horretan ibil daitezkeenean!

Iraunkortasunarengatik. Sinkroniza ditzagun eskuartean ditugun teknologia berriak erabilita tranbia, trena, metroa, autobusa, taxia, bide-gorriak, billete bakarrarekin hartu ahal izateko.

Bilbo-Donostia ibilbidea egiten duen EuskoTrenek bi ordu luze behar ditu. Euskal Herrian baditugu nahikoa enpresa, ingeniari eta tekniko trenbide bera erabiliko duen tren azkarragoa, ordubete eskasa beharko duen trena egiteko gai direnak.

Iparraldea-Paris ibilbidea egiten duen TGVak ez al daramatza 14 urte sare zaharretik ibiltzen? Lotu ezazue zeuon kohetea Madril eta beste hiriburuekin, zentzuzko abiaduran, gure aurrekoek utzi eta hain jipoituta dagoen natura errespetatuz.

Aldaketa klimatikoa gero eta nabarmenagoa da. NBEko buruak teknologia berdeak gara-tzeko eskatzen ari dira. Gure glaziarrak nola urtzen ari diren ikusten ari gara; natura, negarrez, min dela esaten ari zaigu.

Ez AHTak ez du garapena ekarriko gure herrira. Nahikoa aurreratuta bizi gara. Galde diezaietela bestela gure kaleetan ikusten ditugun etorkinei, euren jaioterriak atzean utzi eta gurera etorkizunaren bila etorri diren etorkinei.

Gereñu anderea, hau irakurrita berandu dela pentsa dezakezu. Zuk ere seme-alabak, familia izanen duzu, eta onena opa diet. Ez da berandu, oraindik dena paperean dago.

Europatik diru poltsa heldu da eta horren atzetik kontsortzio asko dago zain. Ez da berandu. Has gaitezen hitza erabiliz, egoera hau konpontzeko bideak zabaltzen. Batu ditzagun indarrak eztabaida zabala bultzatzeko. Foro eder bat osa dezagun. Zaharrak, teknikoak, politikoak, berdeak, gazteak elkartu gintezke.

Politikoek ez dute nahikoa botererik naturari egin nahi dioten zauria egiteko.

Berandu bada ere, ekoizpen moduak aldatzen ari dira. Ekologistek esandakoei kasu eginda erabakiak lehenago hartu izan balira (bilketa selektiboa, energia garbien garapena, ozono geruza) naturarekiko beste kultura izango genuke.

Ez da berandu. AHTrik ez

Adorez

Juanlu Garikano Caminos Donostia

This entry was posted on Osteguna, urtarrila 31st, 2008 at 16:09 and is filed under Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA